Ondo egokitutako etxea, bizitza osasungarriagoa neguan

Bizitza seguruak
Ondo egokitutako etxea, bizitza osasungarriagoa neguan

Tenperatura hotzak ditugunean, kontuan hartu beharreko etxebizitzari dagozkion hainbat kontu daude, besteak beste, klimatizazioa eta etxea isolatzea.

Neguan denbora luzea ematen dugu etxean, euria, ekaitzak eta tenperatura hotzen eraginez. Horregatik, oso garrantzitsua da gure etxeak ondo egokituta eta babestuta egotea erosoago eta seguruago bilakatzeko. Tenperatura hotzak ditugunean, kontuan hartu beharreko etxebizitzari dagozkion hainbat kontu daude, besteak beste, klimatizazioa eta etxea isolatzea.

Funtsezkoa da isolatzaileak eta leihatilak instalatuta izatea; ateak eta leihoak egoera egokian edukitzea hotza etxera sar ez dadin; kanpoaldeko hormetatik igarotzen diren uren tutueriak isolatzea; sabaiko itoginak konpontzeta, etab. Jakina, berokuntza sistemak errebisatzea (profesional bat izan dadila egiten duena) berogailuek behar bezala funtzionatzeko eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko; tximiniak errebisatzea; ke detektagailuak instalatzea; berokuntza ez den beste aukera bat eskuragarri izatea, horrek huts egingo balu eta CO2 detektagailuak instalatzea gasak daudela ohartarazteko.

Arriskuak karbono monoxidoa pilatzeagatik

Bereziki, etxeetan karbono monoxidoarekin intoxikatzea saihesteko adi egon behar gara. Hura aipatutako gasa odol uharrean pilatzen denean gertatzen da. Airean karbono monoxido gehiegi dagoenean, gorputzak globulu gorrietako oxigenoa karbono monoxidoarekin ordezkatzen du, eta horrek kalte larriak eragin ditzake. Arazoa da karbonodun gas honek ez duela kolererik, ez duela usainik eta oso toxikoa dela. Gainera,  gasolina, egurra, propanoa edo ikatza erretzen denean sortzen da, estufek behar bezala erretzen ez dutenean, egoera onean ez dagoen, blokeatuta edo gaizki instalatutako berogailu batek ihesak dituenean eta baita egokia ez den aireztapen sistema baten bidez ere.

Aireztatzea beti aukera ona da

Intoxikatzeko arriskua murrizteko karbono monoxidorako detektagailu bat instalatzea gomendatzen da. Airea oxigenatzen da, karbono dioxidoa murrizten da, hezetasuna erregulatzen da eta hautsa gutxitzen da. Eta, zenbat denboraz aireztatu behar da? 10-15 minutu nahikoak izango dira gela baten airea berrizteko. Horrela etxeko giroa ahalik eta osasuntsuena izango da.

Bestalde, gure etxeetako asko aspaldiko garaietan eraiki ziren eta aparteko mantenua behar dute edo baliteke bere egunean eraikitzeko erabili ziren materialak gaur egun gustura egoteko nahikoak ez izatea. Beraz, errebisatu ditzagun gure etxeak behar bezala!

Eta horrez gain, garrantzitsua da ere klimarekin lotutako larrialdiei aurre egiteko prest egotea, besteak beste, elektrizitate etendurak. Horretarako komenigarria da:

  • Hozkailuan gorde behar ez diren eta jateko prestaketarik eta urik behar ez duten elikagaiak eskuragarri izatea.
  • Larrialdietarako kit bat prest edukitzea, honako hauetaz osatuta, besteak beste: linternak, lehen laguntzetarako botikina, izotzez estalitako azaletarako hondar xurgatzailea eta ordezko bateriak.

Honela, ez dugu etxetik atera nahi izango! Eta eman dizkizugun aholku hauek guztiak kontuan hartzeaz gain, oherako arropa oihal onak eta pijama beroa erabiltzen badituzu, zure etxea lekurik erosoena eta seguruena izango da.

Buletinera harpidetu