Sutea izanez gero ebakuazioa behar bezala egiteko aholkuak

Bizitza seguruak
Sutea izanez gero ebakuazioa behar bezala egiteko aholkuak

Pertsona asko izutu egiten dira larrialdi-egoeretan,eta zaila gertatzen zaie erabakiak hartzea. Beraz, oso garrantzitsua da lasai egoten saiatzea. Horretarako, lagungarria da aldez aurretik jakitea nola jokatu behar den horrelako egoeretan. Oraingoan sute batean nola jokatu behar den azalduko dugu, eta zer egin behar den eta zer ez esango dugu.

Pertsona asko izutu egiten dira larrialdi-egoeretan,eta zaila gertatzen zaie erabakiak hartzea. Beraz, oso garrantzitsua da lasai egoten saiatzea. Horretarako, lagungarria da aldez aurretik jakitea nola jokatu behar den horrelako egoeretan. Oraingoan sute batean nola jokatu behar den azalduko dugu, eta zer egin behar den eta zer ez esango dugu.

Zein da erreakzio egokia mota horretako egoera batean? Oso sinplea. Lehenik eta behin, eta hori da garrantzitsuena, geure segurtasuna eta gure inguruan dauden pertsonena bermatu behar dugu.

Beharbada txantxa dirudi, pelikuletan entzun ohi den zerbait, baina funtsezkoa da lasai egotea. Beldurrak geldiarazi egin gaitzake. Aitzitik, erlaxatzen garenean erabakiak askoz azkarrago eta segurtasun handiagoz hartzeko gai gara. Urduritasunak jarrera arduragabeak eragin ditzake, eta hori ez dugu inola ere nahi.

Bigarrenik, zeharo garrantzitsua da larrialdi-zerbitzuak lehenbailehen ohartaraztea. Suhiltzaileak ahalik eta arinen joango dira sua dagoen lekura, ezbeharra are larriagoa izatea galaraziko dute, eta pertsona guztiak babestuko dituzte.

Baina ez da denborarik galdu behar. Profesionalen zain gauden bitartean, ahalik eta erarik ordenatuenean ebakuazioa egiten saiatu behar dugu. Gogoratu pertsonek dutela lehentasuna. Gai materialek bertan geratu behar dute, balio sentimental handia izan arren.

Kearekin kontuz ibili behar dugu, bereziki. Suteek eragindako kea biziki toxikoa da, eta, hortaz, hori ez arnasten saiatu behar dugu beti. Kea gorantz joaten da, eta, horrenbestez, asko egonez gero, makurtzea eta lau hankan mugitzea da onena.

Ketik babesteko, maskarak edo arropa erabili behar ditugu. Sudurra eta ahoa estali behar ditugu horiekin, kea arnastea saihesteko.

Gela batetik irten ezinik geratu bagara, kanpoan are arrisku handiagoa dagoelako, jarraibide hauek bete behar ditugu:

  1. Ez saiatu gelatik irteten. Atea zabaltzen baduzu, suari oxigenoa eman diezaiokezu, eta garrak biziagotzea eta sua gelaren barrura sartzea eragin.
  2. Ahal izanez gero, zazpi bustiak jarri behar dira zirrikitu eta irekiduretan, kea sartzea eragozteko.
  3. Ahal bada, leihoak zabaldu, gela barruan gas toxikorik ez pilatzeko.

Suteen aurkako sistema bat edukitzeak nabarmen gutxitzen du kalte pertsonalak eta materialak jasateko arriskua.

Aurrea har dakieke mota honetako istripu eta egoerei, arriskua ekar dezaketen ohitura eta jarrerak saihestuz. Batez ere, kontuz ibili piztutako kandelekin eta ez utzi material sukoirik sukalde, tximinia, barbakoa eta abarren inguruan. Babestu zeure burua, eta babestu zure hurkoak!

Buletinera harpidetu