Umore beltza segurtasuna sustatzeko arma bilakatzen denean

Bizitza seguruak
Umore beltza segurtasuna sustatzeko arma bilakatzen denean

Umorea mezu bat igortzeko arma hoberenetariko bat izaten da, baita norberaren babeserako neurriekin zerikusia duena ere. Protagonistak Instagram sarean bere profil propioa dauka eta ‘The Swin reaper’ da, alegia, heriotza.

Umorea mezu bat igortzeko arma hoberenetariko bat izaten da, baita norberaren babeserako neurriekin zerikusia duena ere. Bere aldaera garratzena, umore beltza, alegia, zeregin horietarako ere tresna ezin hobea da, eta norbaitek zalantzarik badu, galde diezaietela Zelanda Berrikoei. Hor, Instagram kontu bat erreminta honetaz baliatu da hondartzetan segurtasuna sustatzeko.

 

Lol #justbeingbasic

Una publicación compartida de The Swim Reaper (@iamtheswimreaper) el

Antipodetako herrialdeko publizitate kanpaina bat da. Bertako hondartzetan, urtean 100 pertsona baino gehiago hiltzen dira itota, horietako gehienak, uretara mozkorturik gerturatzen diren gazteak. Protagonistak Instagram sarean bere profil propioa dauka eta ‘The Swin reaper’ da, alegia, heriotza. Heriotzaren ohiko jantzi beltzez jantzita, Zelanda Berriko areetatik patruilatzen du, axolagabe berri bat berekin eramateko zain dagoen bitartean. Irudiak harrikagarriak dira, eta hein berean, oso ironikoak: izaki bat, sega batekin, hondartza bateko soroslearen aulkian eserita, koktelera batekin ur ondoan, pata frijituak jaten segarekin edo eguzkia hartzen beltzaran (eta melanoma) ugari lortzeko kolaboratu diren pantaila islatzaile horietako batekin.

Zalantzarik gabe, aurten, dagoeneko 56 hildako eragin dituen arazo batean atentzioa ematen du. Izan ere,  segurtasuna sustatzeko unean, edozein erreminta ona da.  The Swim Reaper kasuari dagokionez, umore beltza eta tradiziozko baliabideak erabiltzeaz gain (kartelak, spotak edo liburuxkak, besteak beste) gazteen artean arrakasta handiena duen sare sozialetako bat erabiltzen du: Instagram. Izan ere, ez da bakarrik jarrera txotxoloak edo otordu zoragarriak erakusteko erabili behar, baizik eta, komunikabide berriak mezu bat nonahi helarazteko botere handiko tresnak dira.

Kontzientziazio plana azaroan jarri zen abian eta pertsonaia makabroak 100.000 jarraitzaile baino gehiago bildu ditu.  Zelanda Berriko Ur Segurtasuneko Agentzia oso pozik dago hasierako emaitzekin eta lortu duen inpaktuarekin. “Gazteen bizitza uretatik gertu daudenean hartzen dizuten erabaki txikien menpe dago”, baieztatu dute. Heriotzaren presentziarekin, hain zuzen ere, lortu nahi dutena da, gustatu ala ez, istripu bat pairatzeko arriskua errealitate bat dela ohartaraztea, eta are gehiago okerreko erabakiak hartzen badira.

Kanpaina edozein lan ingurura eraman daiteke. Hondartzan edo aldamioan, okerreko erabaki batek ondorio latzak ekar ditzake eta, jakina; The Swin Reaper pertsonaiaren argazkiak ikustea barregarria da, baina inork ez du nahi heriotza berarengana gerturatzea, behatz hezurtsua luzatzea eta sorbaldan ukitzea.

Buletinera harpidetu