Cristian Etxeberria, AMCOR Flexibles Lezoko O.H.S.E. Managerra: “Segurtasuna balio gisa,” Sine qua non “baldintza da eraginkortasun eta kalitate maila altuak lortzeko”

Enpresa seguruak
Cristian Etxeberria, AMCOR Flexibles Lezoko O.H.S.E. Managerra: “Segurtasuna balio gisa,” Sine qua non “baldintza da eraginkortasun eta kalitate maila altuak lortzeko”

Cristian Etxeberria, AMCOR Flexibles Lezoko O.H.S.E. Managerra elkarrizketatu dugu. Lezoko Amcor enpresaren instalaziotik prebentzioa nola kudeatzen duten kontatu digu, eta segurtasunarekin eta prebentzioarekin lotutako zein ekimen jarri dituzten martxan, besteak beste.

Zeintzuk dira Amcor Flexibles Lezo enpresaren instalazioan garatzen diren jarduera nagusiak?

Enpresa gehienek egiten dituzten generikoak ditugu, segurtasun-ikuskapenak, gorabeheren bilketa,  azterketa sistematikoa, etab. Hala ere, gehien harrotzen gaituena eta kultura-aldaketan gehien laguntzen duena Segurtasun Egunak/Safety Days dira.

Urtean produkzioa osoki gelditzen den 4 jardunaldi  dira; denbora guzti hori segurtasunari eskaintzen zaio, suteen eta ebakuazioen arloko prestakuntza praktikoetatik hasi eta jarrera-prestakuntzarako tailerretaraino, baita nutrizioa edo bulegoetako arriskuak ere. Lanaldia amaitzean, segurtasun-sariak ematen dira beti.

 

Zenbat pertsona ari dira lanean Lezoko lantegian? Zeintzuk dira langileek dituzten arrisku nagusiak?

130 gara eta gure arrisku handienak fabrikazio-teknologiarekin berarekin lotuta  dute, hau da, zati birakariek harrapatuta geratzea eta oinarri kaudimenduna duten tintekin inprimatzeagatik sutea eragitea.

 

Nolakoa izan da Amcorren bilakaera laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean?

Azken 6 urteetan batez ere aldaketa handia nabaritu da, sistema muntatu, prozedurak zabaldu eta azken fase honetan egin dugunaren oinarriak finkatu ziren garai batetik gentozen. Hortik aurrera, hiru zutabe landu ditugu: segurtasun Egunak/Safety Days, Segurtasun-desbideratzeen kudeaketa dinamikoa eta Taque Action/Take Care ekimena, langileen beraien arteko zaintza sustatzen saiatzen dena. Gorabeheren indizeek behera egin dute pixkanaka eta giro soziala gero eta hobea bihurtu da segurtasunarekin zerikusia duten ekimenekiko.

 

Zer da Amcor taldearentzat laneko segurtasuna eta osasuna? Eta zein dira prebentzioaren kulturaren oinarriak?

AMCOR, enpresa moderno gehienak bezala, aspaldi konturatu zen segurtasuna balio gisa “sine qua non” baldintza dela eraginkortasun eta kalitate maila handiak lortzeko. Horregatik, egia esan, hierarkia-maila osoan, segurtasuna pitzadurarik gabe bermatzen da.

 

Zure lantegia 42 herrialdetan presentzia duen talde multinazional handi batekoa da, 300 lantegi baino gehiago eta 29.000 langile. Nola kudeatzen duzue prebentzioa? Eta nola lotzen eta koordinatzen zarete laneko arriskuen prebentzioko beste arduradun batzuekin?

 

Egitura hori dela eta, errealitate batean bizi gara  eta alde batetik, taldeak ematen dizkigun ekimen batzuk ditugu, gehi guk sortzen dituguna  eta gainera, Euskal Herriaren errealitateak berak planteatzen dizkigunak. Ekimenen ibai honetan nabigatu behar dugu, baina, oro har, emaitza aberasgarriagoa da.

 

Zer nabarmenduko zenuke Lezoko lantegian ezarrita duzuen LAP planetik? Zer ezaugarri ditu?

Planak segurtasunaren ohiko kudeaketa jasotzen du, oinarrizkoak esango genuke, guk eztabaidaezintzat ematen ditugu, baina hortik aurrera gure ekimenak abiarazten ditugu, adibidez Segurtasun Egunak/Safety Days. Absentismoaren murrizketan ere indar handia jartzen ari gara, bai laneko gorabeherengatik, bai kontingentzia arruntagatik. Atal honetan, CENFORPRE gure SPArekin lan egiten ari gara Enpresa Osasungarriaren programa txiki batean, arrisku kardiobaskularraren, muskulueskeletikoaren eta abarren analisiarekin.

 

Zeintzuk izango dira Amcorren laneko segurtasun eta osasuneko erronka nagusiak datozen urteetan?

Gure gorabeherekin egiten ditugun paretoek erakusten digute ergonomian, oro har, eta jarrera-hezkuntzan, bereziki, lan egin behar dugula. Puntu hori eta Enpresa Osasungarria (Segurtasun Egunak/Safety Days) izango dira gehien indartuko ditugun puntuak datozen urteetan.

Buletinera harpidetu