“Euskadin, nire esperientzian behintzat, kontzientziazioa, prebentzioa maila guztietan integratzea lantzen dira” – Emartin Facilities-eko Carlos Sánchez González

Enpresa seguruak
“Euskadin, nire esperientzian behintzat, kontzientziazioa, prebentzioa maila guztietan integratzea lantzen dira” – Emartin Facilities-eko Carlos Sánchez González

Oraingoan Emartin Facilities-eko LAP, Kalitatea eta Ingurumen arloetako Carlos Sánchez González dugu solaskide eta bere esperientzia kontatzen digu.

Oraingoan Emartin Facilities-eko LAP, Kalitatea eta Ingurumen arloetako Carlos Sánchez González dugu solaskide eta bere esperientzia kontatzen digu.

 

– Zertan da EMARTIN FACILITIES aditua?

Emartin Facilities instalaziotan espezializatutako erakunde bat da, nagusiki eta historikoki instalazio elektrikoekin aritu da, baina azken urteotan gure zerbitzuen zerrenda hedatuz joan gara gure bezero eta kide orori zerbitzu integral bat emate aldera.

  • Argiztapena, luminariak eta balizaje argitsuak.
  • Transformazio-zentroak eta banaketa goi-tentsioan.
  • Banaketak behe-tentsioan.
  • Ekipo eta instalazio elektrikoen mantentze-lana
  • Ibilgailu elektrikoa kargatzeko sistemak.
  • Instalazio fotovoltaikoak.
  • Telekomunikazioak eta instalazio erradioelektrikoak.
  • Instalazio elektronikoak.
  • Kualifikazio zehatzik gabeko instalazio elektrikoak.
  • Instalazioak eta sutetatik zein trafikotik babesteko mantentze-lanak.
  • Suteen detekzio eta alarma sistemak
  • Suteen aurkako ur horniketa sistemak
  • Suteen aurkako hidrante sistemak
  • Su-itzalgailuak
  • Suteetako ur-hargune sistema ekipatuak
  • Zutabe lehorreko sistema
  • Ihinztagailu automatiko eta ur lainoztatu bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Ur lainoztatu bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Apar fisiko bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Hauts bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Agente itzaltzaile gaseoso bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Aerosol kondentsatu bidezko itzaltze sistema finkoak
  • Keak eta beroa kontrolatzeko sistemak
  • Seinaleztapen luminiszentearen sistemak
  • Klimatizazio eta iturgintza instalazioak.

 

– Nolakoa da prebentzio arloaren egunerokotasuna zuen sektorean?

Emartin Facilities bezalako erakunde bateko egunak konplikatuak dira, beti programatu ahal dituzu eguneko zereginak, obrako segurtasun ikuskapenak, lan exekutatuen egiaztapenak, baina jarduerarekin lotutako egunerokotasunak atsekaberaino eraman zaitzake, horregatik oso garrantzitsua da prebentzio jardueretan erakunde osoa inplikatzea.

Ni obrako pertsonala atera baino egun bat lehenago martxan jartzen naiz, haiekin eta proiektuaren arduradunekin egoten naiz, galdetzen diet nora doazen, eguneko zereginaren nondik-norakoa ezagutzen al duten, lan zehatz batzuetarako hartu ditugun neurriak bere ustean egokiak al diren, etab.

Jarraian, egunero, ekoizpen zuzendariarekin bilera bat ospatzen dut, eguneko eta/edo asteko lan konplexuenak aztertzeko eta obrara baterako bisitaren bat egitea planifikatzeko.

Jarraian egunerokoa dator, mailak erantzuten ditut, bilera planifikatuetara joaten naiz eta segurtasun bisitak eta/edo planifikatu ditudan zeregin ezberdinak egiten ditut.

Uste dut garrantzitsuena dela langileei entzutea, egiten dituzten lanak ikustea eta betiere exekutatzen ditugun lanak egokitasunez, planifikatu bezala, egiten saiatzea.

 

– Zure esanetan zeintzuk izan dira azkenaldiko LAPen arloko aldaketa aipagarrienak Euskadin?

Prebentzioaren munduan lanean hasi nintzenetik, zorionez, eboluzioa agerikoa izan da, gaur egun pentsaezinak dira duela 15-20 urte izaten ziren hainbat jarrera eta portaera.

Prestakuntza oinarrizkoa da, ezagutu ditudan prebentzio arloko erakunde guztietan egiaztatu da ezbeharren aurka borrokatzeko arma onenetako bat dela, baina prestakuntza hori kalitatezkoa izan behar da, teoriko-praktikoa, esperientziaren bidez langileak dagoeneko inguruan dituzten arriskuak ikusi eta ulertzeko gai izan daitezen.

Euskadin, nire esperientzian behintzat, kontzientziazioa, prebentzioa maila guztietan integratzea lantzen dira, azken hori lege eskakizun bat izan arren, hemendik kanpora irteten zarenean lan-esparru jakin batzuetan ikus dezakezu urte batzuk aurrerago goazela, prebentzioaren kultura sendoagoa duten herrialdetara bidaiatzen zarenean bezala, esaterako Frantziara, hangoa ikustean aurretik ibiltzeko eta zeharkatzeko dugun bideaz hausnartzen duzu.

Bestalde, FVEM-ren ekimenak adibidez mesedegarriak dira enpresa ezberdinetan prebentzio foroak lanerako erabiltzeko; hainbat erakundetan egiten diren praktika egokien analisia eta bateratze-lana egite aldera, bakoitzaren arazo komunak eta zehatzak ikusten ditugu eta elkarrengandik ikasten dugu.

Hau bezalako foroek eta ekimenek hobetzen laguntzen digute, batez ere herrialdeko erakunde ahaltsuenek foro hauetara trakzioa eta partaidetza dakartenean.

 

– Nola integratu duzue LAPen kudeaketa enpresaren kudeaketa orokorrean?

Zeregin konplexua da, lehenik eta behin aginte ahalmena zuten langile guztiak prestatu genituen LAPko Oinarrizko Mailan; aldi berean jarduneko langileen % 100 prestatu zen LAPko oinarrizko mailan; ekintza hauekin bilatu zen aginte katea osatzen zuen pertsonal guztia gaitzea LAP arloaren nozio minimo bat izateko eta ondoriozko erabakiak hartzeko.

Lanpostu bakoitzeko prebentzio zehatzerako ekintza eta prestakuntza hauen ondoren, tarteko agintetarako prestakuntzak egiten hasi ginen, exekutatzen dituzten lanetan segurtasun ikuskapenak egin ditzaten; horrek LAPen ikuspegi zabalago bat eman die. Halaber proiektu arduradunekin bertaratu ginen obrako bisitetara bete beharreko zereginak insitu ebaluatu ahal izateko eta lan-metodo seguruak proposatzeko; honek ahalbidetu digu prozesu hau bere gain hartzea eta orain eurak dira exekutatu beharreko zereginak aztertu ahal izateko prebentzioaren presentzia eskatzen dutenak.

Halaber gertakarien jakinarazpena sendotu dugu eta helarazten diren gertakari guztiak hala nola eskatutako hobekuntzak artatzen dira. Uste dut oso garrantzitsua dela gertakari bat jakinarazten ahalegintzen diren pertsonek erantzun bat jasotzea.

Bistakoa da oraindik mesfidantzaren bat dagoela, baina gutxienak dira, egunez egun hobetzeko lanean dihardugu.

 

– Zeintzuk dira Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa sustatzeko garatzen diren ekintzak?

Aurreko erantzunean deskribatuak, baina halaber garrantzitsua izan da kudeaketa sistema normalizatu bat mantentzea, gure kasuan ISO 45001, honek ahalbidetu zigun Kudeaketa Integratuaren Sistemaren baitan LAP arloarekin lotutako guztia inplementatzea; hainbat adierazle finkatu ditugu, hilero erakundeko pertsonal.

 

– Zure esanetan zeintzuk izan dira azkenaldiko LAPen arloko aldaketa aipagarrienak Euskadin?

Prebentzioaren munduan lanean hasi nintzenetik, zorionez, eboluzioa agerikoa izan da, gaur egun pentsaezinak dira duela 15-20 urte izaten ziren hainbat jarrera eta portaera.

Prestakuntza oinarrizkoa da, ezagutu ditudan prebentzio arloko erakunde guztietan egiaztatu da ezbeharren aurka borrokatzeko arma onenetako bat dela, baina prestakuntza hori kalitatezkoa izan behar da, teoriko-praktikoa, esperientziaren bidez langileak dagoeneko inguruan dituzten arriskuak ikusi eta ulertzeko gai izan daitezen.

Euskadin, nire esperientzian behintzat, kontzientziazioa, prebentzioa maila guztietan integratzea lantzen dira, azken hori lege eskakizun bat izan arren, hemendik kanpora irteten zarenean lan-esparru jakin batzuetan ikus dezakezu urte batzuk aurrerago goazela, prebentzioaren kultura sendoagoa duten herrialdetara bidaiatzen zarenean bezala, esaterako Frantziara, hangoa ikustean aurretik ibiltzeko eta zeharkatzeko dugun bideaz hausnartzen duzu.

Bestalde, FVEM-ren ekimenak adibidez mesedegarriak dira enpresa ezberdinetan prebentzio foroak lanerako erabiltzeko; hainbat erakundetan egiten diren praktika egokien analisia eta bateratze-lana egite aldera, bakoitzaren arazo komunak eta zehatzak ikusten ditugu eta elkarrengandik ikasten dugu.

Hau bezalako foroek eta ekimenek hobetzen laguntzen digute, batez ere herrialdeko erakunde ahaltsuenek foro hauetara trakzioa eta partaidetza dakartenean.

 

– Nola integratu duzue LAPen kudeaketa enpresaren kudeaketa orokorrean?

Zeregin konplexua da, lehenik eta behin aginte ahalmena zuten langile guztiak prestatu genituen LAPko Oinarrizko Mailan; aldi berean jarduneko langileen % 100 prestatu zen LAPko oinarrizko mailan; ekintza hauekin bilatu zen aginte katea osatzen zuen pertsonal guztia gaitzea LAP arloaren nozio minimo bat izateko eta ondoriozko erabakiak hartzeko.

Lanpostu bakoitzeko prebentzio zehatzerako ekintza eta prestakuntza hauen ondoren, tarteko agintetarako prestakuntzak egiten hasi ginen, exekutatzen dituzten lanetan segurtasun ikuskapenak egin ditzaten; horrek LAPen ikuspegi zabalago bat eman die. Halaber proiektu arduradunekin bertaratu ginen obrako bisitetara bete beharreko zereginak insitu ebaluatu ahal izateko eta lan-metodo seguruak proposatzeko; honek ahalbidetu digu prozesu hau bere gain hartzea eta orain eurak dira exekutatu beharreko zereginak aztertu ahal izateko prebentzioaren presentzia eskatzen dutenak.

Halaber gertakarien jakinarazpena sendotu dugu eta helarazten diren gertakari guztiak hala nola eskatutako hobekuntzak artatzen dira. Uste dut oso garrantzitsua dela gertakari bat jakinarazten ahalegintzen diren pertsonek erantzun bat jasotzea.

Bistakoa da oraindik mesfidantzaren bat dagoela, baina gutxienak dira, egunez egun hobetzeko lanean dihardugu.

 

– Zeintzuk dira Arriskuen Prebentzioaren Kudeaketa sustatzeko garatzen diren ekintzak?

Aurreko erantzunean deskribatuak, baina halaber garrantzitsua izan da kudeaketa sistema normalizatu bat mantentzea, gure kasuan ISO 45001, honek ahalbidetu zigun Kudeaketa Integratuaren Sistemaren baitan LAP arloarekin lotutako guztia inplementatzea; hainbat adierazle finkatu ditugu, hilero erakundeko pertsonal

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).