Iñaki Guinea, ChapaNOR enpresako kudeatzailea: “Helburua da lanerako ingurune segurua eta osasungarria lortzea”

Enpresa seguruak
Iñaki Guinea, ChapaNOR enpresako kudeatzailea: “Helburua da lanerako ingurune segurua eta osasungarria lortzea”

ChapaNOR enpresarentzat helburua da lanerako ingurune garbia eta ordenatua lortzea, horri lanpostuetan jartzen diren eta pertsonei ematen zaizkien baliabideak gehituta, lanerako gune segurua eta osasungarria sortuko den ustearekin.

ChapaNOR enpresarentzat helburua da lanerako ingurune garbia eta ordenatua lortzea, horri lanpostuetan jartzen diren eta pertsonei ematen zaizkien baliabideak gehituta, lanerako gune segurua eta osasungarria sortuko den ustearekin.

  • Zer jarduera mota egiten du ChapaNORek? Eta zein da zuen enpresak egunero lan egiten duen laneko prebentzio eta segurtasunarekiko duen konpromisoa?

ChapaNOR SA galdaragintza da, metalezko egiturak fabrikatzen dituena, homologazio-mailarik altuena izaki. Horretarako, sektorearen buruan dauden teknikak eta makinak erabiltzen ditugu ebaketa-, toleste- eta soldadura-lanak egiteko. ChapaNORentzat, lehentasuna lan-giro garbia eta antolatua sortzea da, eta, horretarako, honako hau argi eduki behar da: lanpostuek eta pertsonek eskura dituzten baliabideekin batera, horrek guztiak lan-giro segurua eta osasungarria sorraraziko du.

  • Homologazioak eta ziurtagiriak ongi egindako lan baten saria dira. Zuentzat, zein da homologazioek eta ziurtagiriek egunero eragiten duten autoexijentziaren garrantzia?

Laneko arriskuen prebentzioaren inguruko gure politikak neurririk eraginkorrenak erabiltzera behartzen gaitu, segurtasun-parametro hobezinak lortzeko. Azken urteotan, arlo horretan I+Gri buruz egindako aurrerakuntzak segurtasunaren unibertsoan txertatu behar dira pixkanaka-pixkanaka eta halabeharrez, laneko ongizate maila handiagoa eskuratze aldera.

  • Horrez gain, ChapaNORek galdaragintza mehearen inguruko jarduerak egiten ditu, eta altzairu herdoilgaitza eta aluminioa soldatzen ditu. Soldatzean, % 100eko arreta eman behar zaio lanari. Zein protokolori jarraitzen dio taldeak?

ChapaNORen txertatzen ditugun prozesu guztiak ¾piezaren baten fabrikazioa programatzen denetik¾ segurtasunari buruzko etengabeko kudeaketa-prozesu batean daude murgilduta. Banakako babes-taldeei, erabilitako makinerian txertatutako segurtasunari, banakako arnasketa-talde autonomoei, gasak xurgatzeko sistemei eta abarri esker, arriskuak prebenitzeko gure xedea betetzen dugu.

  • Erabiltzen dituzuen materialak (karbono-altzairua, altzairu herdoilgaitza, aluminioa, letoia, kobrea…) direla eta, bai eta egiten duzuen jarduera mota ere (laser-mozketa, puntzonaketa, tolestea, mekanizazioa, soldadura, etab.), zer motako arreta bereziak behar ditu taldeak? Zer motako arreta bereziri egin behar diote aurre langileek? Zer motako laneko arriskuen prebentzioari lotutako ikastaro/prestakuntza espezifikotan hartzen dute parte langileek, lana segurtasunez egiteko?

Erabiltzen ditugun ebaketa-elementuen baitan, segurtasun-sistemak daude, eta, azken urteotan, prozesu horri dagozkion ia arrisku guztiak desagerrarazi dira sistema horiei esker. Langa optikoek, puntu kritikoetako sentsoreek, babes-biniloz osatutako beirateak, eta abarrek bermatuko dute, behin beharginek prestakuntza osoa jaso ondoren, makinak modu egokian erabiliko direla eta ez dela gorabeherarik egongo.

Tolesteari dagokionez, matrizeak eta puntzioak erabiltzen direnean ¾eta eskuak bi elementu horietatik gertu daudenean¾, badirudi zapalketa-arriskuak gora egiten duela. Hala ere, makina guztiek zeharkako argi-sortazko matrize-sistemak erabiltzen dituzte. Horrenbestez, txapa ez den edozein objektu detektatzen bada, makinak ez dira mugituko. Segurtasun-neurri horiei esker, ez da ia batere gorabeherarik gertatzen.

Gure mekanizatu-zentroetan, fabriketako babes-sistemak (makinak ez du funtzionatuko atea itxita ez badago) mantentzearekin obsesionatu egiten gara. Orain arte, horrek ez du istripurik eragin.

Soldaduraren alorrean, banakako babes-sistemak ditugu, eta sistema horiek babes-sistema modernoenak dira (bai ikusmen-sistemak, bai gas-sistemak). Halaber, gasak xurgatzeko sistemak txertatu dira lanpostuetan.

Langile guztiek prestakuntza jasotzen dute laneko arriskuak prebenitzeari dagokionez eta, horretarako, ezarritako prozedurak erabiltzen dira, bai eta aldian behin hitzaldiak edo simulakroak egin ere. Hala, langile guztiak erne daude etengabe, lanpostuan sortu litezkeen arriskuei aurre egiteko.

  • ChapaNORentzat, zein da arriskuak prebenitzearen garrantzia? Zein da orain arte egindako lorpen eta aurrerakuntza nagusiak?

Gure prozedurei eta babesten gaituen mutuari esker, ChapaNORek urtez urte ia istripurik egon ez dadin lortu du. Horrek ez du esan nahi lasaituko garenik, baina. Izan ere, horrek erakusten digu bide onetik goazela eta exijentzia-maila handi hori mantendu behar dugula alderdi horri dagokionez.

  • Hodiak dituen laser bidez ebakitzeko makina txertatu duzue; zer hobekuntza eragin ditu makina horrek? Ba al dira teknologia berriak gure laneko prebentzio eta osasuna hobetzeko aliaturik onenak?

Sektore honetan, berrikuntzak etengabe egitea funtsezkoa da, bai gure ekoizpen-prozesu propioak diseinatuz, bai makineriaren esparruko azken aurrerakuntza teknologikoak erabiliz. Zalantza-izpirik gabe, bi ezaugarri horiek lan-baldintzak eta arriskuen prebentzioa hobetu dute, eta, gainera, ekoizpena eta eraginkortasuna ere hobetu dira bi alderdi horiei esker.

  • Zein erronkari egin beharko dio ChapaNORek aurre 2019an, laneko segurtasun eta osasunari dagokionez?

Gure xedea da laneko arriskuen prebentzioaren eta segurtasunaren alorrean urtez urte garatu dugun exijentzia-mailarik handiena mantentzea.

Buletinera harpidetu