“Segurtasunean, hobekuntzak ez du amaierarik. Segurtasuna etengabeko prozesua da, eta, prozesu horretan, egunero ikasten dugu berria den zerbait” – Endika Rodriguez, ARANIAko LAPeko arduraduna

Enpresa seguruak
“Segurtasunean, hobekuntzak ez du amaierarik. Segurtasuna etengabeko prozesua da, eta, prozesu horretan, egunero ikasten dugu berria den zerbait” – Endika Rodriguez, ARANIAko LAPeko arduraduna

Altzairu ijeztua bezalako sektore zorrotzean, laneko segurtasuna eta osasuna funtsezko zutabeak izatera iritsi dira, langileen ongizatea bermatzearren. Gaur, Endika Rodriguezi elkarrizketa egiteko aukera dugu. Bera Laneko Arriskuen Prebentzioko (LAP) arduraduna da ARANIA enpresan, eta arrisku handiko industria-ingurune batean taldea babesteko enpresak ezarri dituen erronken eta ekimenen inguruko ikuspegi zehatza eskainiko digu. Berak emandako erantzunei esker, ARANIAk bere lantegi guztietan segurtasunaren inguruko kultura sendoa nola sustatzen duen jakingo dugu.

Altzairu ijeztua bezalako sektore zorrotzean, laneko segurtasuna eta osasuna funtsezko zutabeak izatera iritsi dira, langileen ongizatea bermatzearren. Gaur, Endika Rodriguezi elkarrizketa egiteko aukera dugu. Bera Laneko Arriskuen Prebentzioko (LAP) arduraduna da ARANIA enpresan, eta arrisku handiko industria-ingurune batean taldea babesteko enpresak ezarri dituen erronken eta ekimenen inguruko ikuspegi zehatza eskainiko digu. Berak emandako erantzunei esker, ARANIAk bere lantegi guztietan segurtasunaren inguruko kultura sendoa nola sustatzen duen jakingo dugu.

 

  • ARANIA enpresa liderra da altzairu ijeztuaren, altzairu aleatuen eta muga elastiko handiko mikroaleatuen sektorean. Zeintzuk dira industria-enpresa horretako langileek dituzten lan-arrisku nagusiak?

Prozesatzen dugun materialaren tipologiaren ondorioz ditugun arrisku nagusiak arrisku mekanikoak dira; hala nola, ebakiak eta gorabeherak kargak lekuz aldatzean.

Gainera, ergonomia jarduteko bide nagusi bihurtzen ari da, bai egungo gorabeherengatik, bai langileek etorkizunean osasuna izateagatik.

Azkenik, ezin ditugu alde batera utzi arrisku psikosozialak; horietan egin beharreko ibilbidea garrantzitsua da.

 

Nolako prebentzio-neurriak ezarri dira ARANIAn altzairu ijeztuarekin eta aleazio-altzairuekin lan egitearekin lotutako arriskuak gutxitzeko?

Jarduteko  bide nagusietako bat instalazioen automatizazioa eta itxiturak izan dira, langilearen beraren arriskua urruntzeko. Horrela, azken 4 urteetan istripu larririk ez izaten lagundu da.

Ergonomiari dagokionean, arrisku osteomuskularra eskatzen duten eragiketen ebaluazio integrala egin dugu, hobe daitezkeen hainbat puntu detektatzearekin batera. Era horretan, pixkanaka hobetzeko plana ezarri dugu. Araniako lantaldearen nahiz kanpoko hornitzaileen laguntzarekin, ahalegin fisiko txikiagoa eskatzen duten irtenbide teknikoak ezartzen ari gara; esate baterako, beso ergonomikoak. Hain zuzen ere, 5 ekipo ezarri ditugu azken 2 urteetan.

 

– Laneko segurtasuneko programa edo ekimenen bat nabarmendu al dezakezu, ARANIAn bereziki eraginkorra izan dena?

Arania osatzen duten pertsona guztien artean segurtasunaren ikuspegi partekatua izatea funtsezkoa iruditzen zaigu segurtasuna hobetzeko. Horretarako, duela pare bat urte jarri genuen abian Segurtasun Kultura proiektua, langile guztiak segurtasunarekin erabat konprometitua egon daitezen.

Jorratutako gai eta tresnen artean, lehen fasean portaeraren heldutasun-eskala ebaluatu dugu, eta Bird-en piramidea ere aztertu dugu (seguruak ez diren ekintzen garrantzia transmitituz). Bestalde, zaintza partekatuaren kontzeptua ere landu dugu, besteak beste, eta nola izan segurtasunaren eredu, lankidea ohartaraziz.

 

– Nola ziurtatzen du ARANIAk langile guztiak segurtasun-praktiketan ondo gaituta daudela? Nolako prestakuntza jasotzen dute sartzean eta nola eguneratzen da gaikuntza dauden langileentzat?

Lehenik eta behin, langile berri bat sartzean, harrera-saio batera joaten da, eta informazio desberdina ematen zaio, teknikoenetik hasi (hala nola, produktu-mota, lantegia osatzen duten instalazioak, ingurumenari buruzko kontzeptuak, etab.) eta jokabideari buruzko informazioraino (enpresaren balioak, dituen zerbitzuak…).

Harrera-saio horretan, lehentasunezko puntua, ezbairik gabe, segurtasun-arriskuak dira; alegia, burutu beharreko metodologia, larrialdi baten aurrean jokatzeko modua, etab.

Gainera, langileak aurretik duen esperientzia eta prestakuntza ebaluatzen dira, eta, horrela, egokitze-plana definitzen da; ondorioz, prestakuntza ezberdinetara joan beharko du, eta lanpostu bakoitza pixkanaka ezagutu beharko du. Laneratze-fase hori oso garrantzitsua denez, tutore bat izendatzen da, pertsona horrek edozein zalantza edo gai bat argitzeko beharra izatean harengana jotzeko.

Ondoren, urteko prestakuntza-planak ezartzen dira, eta lanpostu bakoitzeko prestakuntza-matrizeak ematen ditu.

 

– ARANIAk teknologia aurreratua erabiltzen du bere ekoizpenean. Nola lagundu du teknologia horrek lantokian segurtasuna hobetzen? ARANIAn segurtasuna gehitu eta istripuak prebenitzeko ezarri diren berrikuntza teknologikoen adibiderik eman dezakezu?

Aurrean aipatu dugun moduan, kargak manipulatzea eta mugitzea arrisku nagusietako bat da, eta, beraz, jarduteko dugun lehentasunezko bat azken urteetan. Horretarako, inbertsio handia egin da bobinen biltegi eta garabi automatiko batean, pertsonak karga eseki horien inguruan ez egoteko, erortzeko edo harrapatzeko arriskua izateagatik.

Modu horretan, eskuzko zereginak ezabatzean, pertsonen segurtasuna hobetzeaz gain, produktibitatea eta eraginkortasuna ere areagotu egin dira.

Bestalde, zenbait karga orga jasotzaileen bidez maneiatzen dira, eta horiek harrapatzeko arriskua izan dezakete. Orga horietan azken teknologia ezartzen ari da, arriskua murrizteko hurbiltasunezko detektagailuen eta igarotzeko eremuaren argiztapenaren bidez.

 

– Zuen enpresa bikaintasun eta gizarte-erantzukizunarekiko konpromisoarengatik nabarmentzen da. Nola integratzen da laneko segurtasunari eta osasunari buruzko kultura enpresaren balioen barruan?

Segurtasuna enpresaren faktore estrategikoa izatera iritsi da, eta hori zuzendaritzak babesten du eta urteko planetan lehenesten da. Horrela, segurtasuna lantegiko eremu jakin batzuetan bistaratzea ez ezik, egunerokotasunean nabaritzea ere lortu nahi da.

Zehazki, segurtasuna da zuzendaritza-batzordeetan eta urteko hedapen estrategikoetan lantzen den lehen gaia, eta agerian utzi nahi dugu negozia ezin daitezkeen gure gaiak zeintzuk diren.

 

– ARANIA Grupo ARANIAkoa da, eta hori Aratubo, Ar-Shelving eta Ar-Racking-ek ere osatzen dute. Bost ekoizpen-lantegi eta 1.000 langile baino gehiago ditu. Nola integratzen da laneko segurtasunaren politika bera hainbeste instalazio eta hainbeste langileren artean?

ARANIA Taldeko ekoizpen-lantegi ezberdinetan antzeko arazoak ditugu, eta, beraz, abantaila nagusia da esperientziak bateratzea, emaitza ona izan duten jardunbide egokiak nahiz beste modu batera egin zitezkeen proiektuak.

Lantegien artean, ohiko lan-foroak ezarri dira, esperientziak, metodologiak, proiektu komunak, kanpoko laguntzak eta abar partekatzeko.

 

– Etorkizunera begira, zure ustez, zeintzuk izango dira lan-segurtasunerako erronka nagusiak ARANIA Taldean eta altzairuaren industrian, oro har? Nola egokituko da ARANIA erronka horietara eta nola jarraituko du hobetzen laneko segurtasunaren eta osasunaren estandarrak?

ARANIA Taldean eta altzairuaren industrian laneko segurtasunaren erronka nagusiei aurre egiteko, funtsezkotzat jotzen dugu prebentzio-kultura indartzea, segurtasuna eragiketa guztietan lehenesteko; era horretan, ikuspegia partekatu beharko da, langileen eta arloen arteko lankidetza sustatu eta segurtasunari buruzko helburuetan guztiak lerrokatuta daudela ziurtatu.

Bestalde, automatizazioa ezinbestekoa izango da zeregin arriskutsuekin loturiko arriskuak murrizteko, eta teknologia aurreratuarekin integratuko da, laneko segurtasunaren eta osasunaren baldintzak bistaratu eta etengabe hobetzeko.

Segurtasunaren hobekuntzak amaierarik ez duela ulertzea funtsezkoa da. Segurtasuna etengabeko prozesua da, eta, horrela, egunero zerbait berria ikasten dugu. Gure konpromisoa eboluzionatzen jarraitzea da, segurtasuna gure erabateko lehentasuna dela ahaztu gabe.

Soilik ikuspegi proaktiboaren bidez, guztiok seguru eta babestuta sentitzen garen lan-ingurunea lortuko dugu.

 

Buletinera harpidetu