Valentín Casado, Metallo konpainiaren Zuzendari Nagusia: “Gure prenbentzioa langileEKIN egiten da”

Enpresa seguruak
Valentín Casado, Metallo konpainiaren Zuzendari Nagusia: “Gure prenbentzioa langileEKIN egiten da”

Metallo oso enpresa dinamikoa da, eta horren ondorioz, ibilgailu ugari ibiltzen dira eta instalazioetan hobekuntza lan asko egin behar dira. Horregatik, ibilgailuen zirkulazioarekin, erorketekin eta altuerako lanekin lotutako arriskuak eta aldi berean egiten diren lanen koordinaziotik eratorritakoak nabarmenak dira.

Lan egiten duzuen sektorean hondakin metalikoak manipulatzen dira, eta horrek etengabe adi egotea eskatzen du, istripurik gerta ez dadin. Langileek zein arrisku nagusiri egin behar diote aurre?

Gure prozesu nagusia labe birakari bat da, non prozesu metalurgikoa gauzatzen den. Prozesuaren kontrola ezinbestekoa da guretzat, gure langileak zein ingurumena babesteko. Horregatik, duela zenbait urte, gure erronka labe horren eraginpean emandako denbora murriztea da, eta baita babes kolektiboak hobetzea ere. Metallo oso enpresa dinamikoa da, eta horren ondorioz, ibilgailu ugari ibiltzen dira eta instalazioetan hobekuntza lan asko egin behar dira. Horregatik, ibilgailuen zirkulazioarekin, erorketekin eta altuerako lanekin lotutako arriskuak eta aldi berean egiten diren lanen koordinaziotik eratorritakoak nabarmenak dira.

Nola lantzen eta prebenitzen da segurtasuna metalak garraiatzen, gain hartzen eta urtzen direnean?

Funtsezko hitzak: Kudeaketa sistema integratua+jarrera segurua, hau da, prozesuak estandarizatzea+etengabeko hobekuntza+komunikazioa eta parte-hartzea+jarrera segurua.

Metallo konpainiaren prozesuak diseinatzerakoan modurik seguruena hartzen da kontuan eta langileek praktika onak ezagutzen dituzte. Garapen jasangarriko saila, prebentzio zerbitzua barne, enpresaren kudeaketa sistemaren barruan daude. Nola egiten dugu lan? Gure Prebentzio plana Metallo konpainiaren puntu kritikoak identifikatzean eta legeak markatzen dituen baino hobekuntza gehiago ezartzean datza, begirada epe luzerako etorkizunean jarrita. Zentzu komuna beti gure aliaturik hoberena da.

Jakina, prebentzio arloko prestakuntzari garrantzi handia emango diozue. Nola lan egiten dute prenbetzio taldeek Metallo enpresan? Zein da euren dinamika?

Gure SPA arrisku berriak identifikatzeaz eta prebenitzeaz arduratzen da, aldaketa berriak direla eta erabili beharreko teknika, berriz, hobekuntza jardueren jarraipena, ikuskapena eta egiaztapena dira. Hori guztia langileEKIN: zereginak zein horietaz arduratzen direnak barrutik ezagututa.

Zure ikuspegiaren arabera, zein da sektorean ezartzeko zailtasun handienak dituen prebentzioaren alderdia?

Senez, pentsatu gabe ateratzen zaizkigun jarrerak aldatzea. Prozedura eta instalazio seguruek ez dute %100 barne hartzen, badago Metallo konpainiaren langileok gure motxilan beti eraman behar dugun zati bat; alegia: gure eta lankideen segurtasuna.

Zein da Metallo-ren hurrengo urteotarako erronka nagusia, lan segurtasunari dagokionez?

MAS proiektua: bere epe ertainerako helburua SEGURTASUN KULTURA SORTZEA eta jarduera seguruak hobetzea izango da.

Enpresak jardunean daramatzan 25 urteetan, zure itxaropenak bete dira segurtasun eta prebentzio planei dagokienez? Eraginkorrak izan dira?

Metallo-k 2014. urtean segurtasunaren kudeaketa guztiz aldatzea erabaki zuen eta HSEQ saila sortu zuen. Geroztik, markatutako erronkak bete dira, 5 urteko epe bat gehiegi ez dela kontuan hartuta, prebentzio kulturaz ari garenean.

Zure ustez, ikuspegi orokor batetik, Euskadin, hondakinen tratamendua lantzen duten enpresak horri dagokion lan prebentzioarekiko benetan kontzientziatuta daude?

Metallo-ko hornitzaileak mundu osotik zehar banatuta daude, gure jarduera ez da bertan bertakoa, nahiz eta ziur gauden lan istripuen tasarekiko kontzientzia soziala industria sarea osoan zabaltzen ari dela.

Eta bukatzeko, zure enpresari dagkionez. Gorantz doan eta gizarteak gero eta gehiago baloratzen duen sektore batekoak zarete. Nola esplikatuko dio Metallo-k munduari ekonomia zirkularraren eta hondakinen kudeaketa zerbitzuen garrantzia?

Metallo konpainiara 95.000 tona hondakin baino gehiago iritsi ziren 2018an, eta horrela mundu osoko zabortegietan gordetzea saihestu genuen. Berangotik igaro ondoren, balio erantsia zuten produktu bilakatu ziren: balio katera itzulitako metalak, azalerak desugertzeko materialak edo zink industriarako materialak.

 

Buletinera harpidetu