Virginia Santamarta, CADINOX konpainiaren Lan Arriskuen Prebentzio Arloko Burua: “Hona hemen alderdi nagusi bat: segurtasuna denon artean eta denontzat egitea eta lanari datxekion zerbait izatea”

Enpresa seguruak
Virginia Santamarta, CADINOX konpainiaren Lan Arriskuen Prebentzio Arloko Burua: “Hona hemen alderdi nagusi bat: segurtasuna denon artean eta denontzat egitea eta lanari datxekion zerbait izatea”

Virginia Santamarta andrearekin hainbat gairi buruz hitz egin dugu, CADINOX konpainiaren Lan Arriskuen Prebentzio Arloko Burua: lan segurtasuna eta osasuna, enpresan aurre egin beharreko arriskuak, prebentzioari dagokionez izandako bilakaera eta Covid lan inguruan agertzeak ekarri duen erronka.

Virginia Santamarta andrearekin hainbat gairi buruz hitz egin dugu, CADINOX konpainiaren Lan Arriskuen Prebentzio Arloko Burua: lan segurtasuna eta osasuna, enpresan aurre egin beharreko arriskuak, prebentzioari dagokionez izandako bilakaera eta Covid lan inguruan agertzeak ekarri duen erronka.

 

  1. Zein jarduera garatzen du Cadinox, S.A. konpainiak?

CADINOX konpainiaren jarduera nagusia galdaragintzako pieza handien soldatutako mekano eraikuntza da, bai herdoilgaitzean, karbono altzairuan eta bai aluminioan.

Fabrikatutako piezen xedea, ekipo ondasunen sektorearen barruan, askotarikoa da; nolanahi ere oso pieza konplexuak dira, doikuntza maila handiarekin eta, euren ezaugarri ugariengatik, inguru berezietan erabiltzen dira.

Hainbat eta pieza konplexuagoa eta inguru zorrotzagoa izan, gero eta hobeto ahokatuko da.

Hain zuzen ere, CADINOXek  inguru garbian soldatutako mekano eraikuntzen ildo bat dauka. Fabrikazio mota hau, oro har, zientzia sektoretarako eta/edo huts edo goi mailako hutseko sektoretarako erabiltzen dira.

Pieza honen fabrikazioak besteekin duen aldea, CADINOX konpainian, prozesu guztiak teilatupe berberean biltzen dituztela da, piezen zatiketaren diseinutik hasita, amaierako mekanizatzera arte, oxigeno bidezko mozketa, konformatzea, soldadura, entseguak eta azaleko akaberetatik igarota.

 

  1. Urtean familia enpresa gisa sortu zenetik, zeintzuk dira lan segurtasun eta osasun arloan eman diren aldaketa garrantzitsuenak?

Nire ustez, aldaketa handiena izan da segurtasunaren kudeaketa tradizional erreaktibo batetik (legea betetzeko) estrategia barne hartzera eta osasun eta segurtasun bilaketan proaktibo izatera pasatzea.

Honen ondorioz, zuzendaritza taldea eta langileen ordezkariak nabarmenago bilakatu dira eta gehiago parte hartu dute. Gaur egun, 3 lagunek osatutako lan talde bat segurtasun arloko arduraduna da (produkzioa, prebentzio ordezkaria eta segurtasun arduraduna) eta hartu beharreko erabakien arabera, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek ere parte hartu dute. Hori aurretik ez zen gertatzen, segurtasun buruak bakarrik hartzen zituelako erabakiak. Abantaila nabaria da, edozein jarduerak edo erabakiak Cadinox konpainiaren sail/arlo desberdinen eta langileen ordezkarien babesa jasotzen du.

 

  1. Altzairuen galdaragintzan eta ponpaketa ekipo hidraulikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa gisa, langileek zein arriskuri egin behar diote aurre euren egunerokotasunean?

Langileek CADINOX enpresan egunero aurre egin beharreko arriskuak soldatutako mekano eraikuntzak fabrikatzen dituen beste edozein enpresak aurre egin beharreko berberak dira. Batzuk aipatzearren, maila berean eta desberdinean erortzea, zintzilikatutako piezak erortzea, altueran egindako lanak, jaurtiketen eraginpean izatea, soldadura keak eta lurrun kimikoak, eta baita bortxatutako eta denbora luzez ematen diren jarrerak ere. Hala ere, CADINOX konpainiari dagokionez, zailtasuna arrisku hauek guztien kudeaketan datza.

Gorago esan dudan bezala, CADINOXek teilatupe berberean biltzen ditu ia pieza osoa, bezeroari entregatu arte, CADINOXen egin ahal izateko beharrezko prozesu guztiak. Horrek esan nahi du arriskuak desberdinak direla exekutatzen den prozesuaren arabera eta, horrenbestez, bere kudeaketa ere desberdina izango da.

Horrez gain, fabrikatzen diren piezak beti desberdinak dira. Nahiz eta pieza batzuen itxura horien artean antzekoa izan, beti aurreko piezatik desberdintzen duen desberdintasunaren bat dago (pisua, dimentsioak,bezeroak altxatzeko elementuen diseinua, etab. ).

Amaitzeko, agian erabakigarriena den beste faktore ere badago: piezen fabrikazioa osatzen duten prozesu guztiak eskulanak edo artisau-lanak dira. Alegia; prozesuen exekuzioaren zati nagusi baten atzean pertsonak daude, bitartekari lanak egiten dituen inolako makinarik edo teknologia adimentsurik gabe eta aukerako estandarizatze maila baxuarekin.

 

  1. Cadinox, S.A. konpainian dauden arriskuak eta doikuntza eta tamaina handiko ekipoak kontuan hartuta, zein da zuen enpresan egunero lan egiten den lan segurtasun eta osasunarekiko konpromiso maila?

Nabarmendu behar da gure konpromisoak bezeroen baldintzak betetzearekiko konpromiso hutsetik haratago egiten duela. Gauzak nola egiten diren erari garrantzi handia ematen zaio.

Eskaintza eskaera bat sartzen denetik, merkataritza teknikariek buru-belarri egiten dute lan, bezeroen premiak ondo ulertzeko, eta identifikatu eta kudeatu ahal izateko eraikuntzan egon daitezkeen arrisku teknikoak ez ezik, pieza bakoitza fabrikatzerakoan, eragin litezkeen  lan segurtasun eta osasun arloko ez ohiko arriskuak edo arrisku bereizgarriak.

Horrez gain, zuzenean arriskuen eraginpean dauden langileen artean ezagutza igortzeko inbertsio handiak egiten dira. Horiek dira (tailerrean bertan daudenak) ezagutza dutenak eta horrenbestez, euren ekarpenak nahitaezkoak dira.

2013 urtetik, denek CADINOXeko zuzendaritzak sustatzen duen partekatze eta parte-hartze kulturaren berri dute. Azken urteotan, ikuspegi hau segurtasuna gauzatzeko moduan ere aplikatzen ari da eta, horrenbestez, zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien inplikazioa eta parte-hartzea egunerokotasunean agerian geratzen da.

Une honetan, azpimarratu dezakegu enpresaren segurtasun estandar berriak era parte-hartzailean errebisatzeko eta sortzeko erabiltzen ditugun 2 erreminta.

Alde batetik, kanpainak daude. Horiekin tiraderatik atera nahi ditugu dagoeneko existitzen ziren arauak edo kontuan hartu ez diren arriskuak, guztion artean, definitutakoa errebisatzeko, definitzeko eta ontzat emateko. Horiek, normalean 4 eta 6 astez irauten dute. Lehenengo fase batean, arau zehatz bat betetzeko sortu diren arazo eragileak biltzen dira, bigarren fase batean, araua definitzen da eta/edo hura betetzeko konponbideak bilatzen dira eta, azkenik, guztion artean ontzat ematen da erabiltzeko eta auto kontrolatzeko.

Bestalde, eta kanpainekin lotuta, birak daude. Erreminta horrek kanpainetan hartutako erabakien arabera funtzionatzen du eta zuzendaritzak eta langileen ordezkariek boluntarioki hartzen dute parte. Egunero egindako bira baten bidez, txaleko bereizgarri batekin egina, agerian geratzeko, segurtasunari dagokionez, langileen auto kontrolaren kultura sustatu nahi da.

 

  1. Hainbat proiektu burutzen dituzue sektore desberdinetan: zientzia, ponpaketarako ekipo hidraulikoak, oil&gas, hidro eta papera. Guztietan prebentzio politika bera aplikatzen duzue?

Aurreko erantzunean adierazi den bezala, edozein proiektu motan, eskaintza fasetik arrisku teknikoak zein segurtasunekoak identifikatzen dira.

Oro har, aldea honako honetan datza: zenbait sektoreko piezak, nahiz eta guztiz berdinak ez izan, CADINOX konpainiaren ohiko formak dira. Pieza horien arrisku asko horietako bakoitzaren errealitatera egokitutako estandarren bidez kudeatzen dira eta ondoren, tailerrera igortzen dira, dagokion ibilbide orrian, gainontzeko zehaztasun teknikoekin batera.

Hala ere, zientziako piezak edo proiektuak beti desberdinak dira eta baldintza teknikoek gauzak egiteko ohiko modua mugatu dezakete. Mota honetako proiektu honetan bertan segurtasuna koordinatzeko eta kudeatzeko lan gehiago egin behar da. Eta aurretiko planifikazio batek ez du beti laguntzen, batzuetan erabakiak hartu behar direlako fabrikazioak aurrera egiten duen heinean.

 

  1. COVID-19 pandemiari dagokionez, nola daramazue enpresan? Nola izaten ari da pertsonen kudeaketa?

Gaur egun, uste dut esan dezakegula egonkortasun fase batean gaudela.  Positibo gutxi batzuk eta zuzeneko kontaktuarengatik, isolamendu gutxi batzuk egon diren arren, esan daiteke CADINOX, honi dagokionez, leku seguru bat dela eta izaten jarraitzen duela. Lan motari (askotan banakakoa) eta instalazioen tamainari esker, distantziak mantentzea nahiko erraza izan da.

Suposatzen dut, beste asko bezala, hasiera batean, hainbat egoera zalantzaz josita kudeatu behar izan genuela eta esfortzu handia egin behar izan genuen neurriak definitzeko, kartelak ezartzeko, komunikazioa lantzeko eta guztiok kontzientziatzeko. COVID-19 pandemiarekin lotutako erabakiak, hasieratik, zuzendaritza, langileen ordezkariak eta segurtasun saileko arteko baterako lanaren bidez hartu dira.

Horri esker, hartutako neurriak betetzearen alde egiteko oinarri sendo bat sortu da. Izan ere, honako honetan ere, alderdi zailena pertsonen ohiturak aldatzea izan da, ez baita batere erraza izan eta gutxiago hainbeste informazio eskuragarri dugun arrisku batean, denok hartutako neurriei eta erabakiei buruz iritzia adierazi ahal dugularik.

Horrez gain, esan behar da COVID-19 birusak, egunerokotasunean, lan segurtasunari baliabide asko murriztu dizkiola eta murrizten ari zaizkiola, alegia; dena delako jardueraren arriskuen kudeaketari.

 

  1. Zein prebentzio neurri ezarri dituzue COVID-19 birusari aurre egiteko?

Nire ustez, hartutako prebentzio neurri gehienak gainontzeko enpresetan hartutakoen antzekoak izango dira. Agintariek adierazi duten bezala: higienea, distantzia eta musukoa.

Agian, estandarretik atera daitekeen zerbait aipatzearen, duela aste batzuk erosi genuen CO2 neurtzeko ekipoa aipa dezakegu.

CADINOXen, bulegoak irekiak dira eta sail guztiak gela berberean daude. Hala ere, kasu gehienetan, home office-tik bulegora itzuli ginenetik, gomendatutako segurtasun distantzia bete dugu eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izan da. Irailetik, aireztapen mailak nabarmen kezkatzen gintuen. Gai hori, aerosolekin batera, azken aldi honetan pil-pilean dago.

Ekipo honekin mantendu/kontrolatu nahi dugu gelen aireztapen maila C02tik 700 ppm-tik behera, hartara, kutsatzeren bat izanez gero, igortzen diren aerosolen diluzioa handiagoa izango da, barne kutsatzeen arriskua murriztuz.

 

  1. Zeintzuk dira Candinox SA enpresan, lan segurtasun eta osasun arloan planteatzen dituzuen etorkizunerako erronkak?

Etorkizunari begira, bi lan ildo nagusi definitu litezke. Estu lotuta dauden bi ildo, bigarrena ezingo da lortu lehenengoa lortu gabe.

  1. Langileekin zuzendaritzatik sustatzen ari den prebentzio kulturaren oinarriak sendotu.
      Alderdi hau funtsezkoa da segurtasuna enpresaren maila guztietan integratu ahal izateko. Hau da, segurtasuna guztion artean eta guztiontzat gauzatzea eta lanari datxekion zerbait izatea.
  2. Segurtasun kudeaketaren sistematizazioan lan egitea, ISO 45001 ziurtagiria lortu ahal izateko.

Buletinera harpidetu