Eskailera finkoak – Istripu-arloan identifikatutako kausa nagusiak vs Prebentzio-neurriak
Infografiak
Eskailera finkoak elementu komunak izaten dira lan-ingurune askotan, baina haiek gaizki erabiltzeak arriskua sor dezake langileen segurtasunerako. Diseinuan, mantentze-lanetan eta erabileran arretarik ez jartzeak istripuak eragin ditzake, eta, askotan, horiek saihestu daitezke. Hori dela-eta, funtsezkoa da eskailera finkoak kontuan izatea laneko segurtasuna planifikatzeko eta arriskuak prebenitzeko estrategia egokiak lantzeko orduan.
18Eskailera finkoak elementu komunak izaten dira lan-ingurune askotan, baina haiek gaizki erabiltzeak arriskua sor dezake langileen segurtasunerako. Diseinuan, mantentze-lanetan eta erabileran arretarik ez jartzeak istripuak eragin ditzake, eta, askotan, horiek saihestu daitezke. Hori dela-eta, funtsezkoa da eskailera finkoak kontuan izatea laneko segurtasuna planifikatzeko eta arriskuak prebenitzeko estrategia egokiak lantzeko orduan.
Arrisku horiek identifikatzen eta arintzen laguntzeko, infografia bat egin dugu, eskailerak erabiltzearekin loturiko istripuen inguruan identifikatutako kausa nagusien nahiz arrisku horiek minimizatzeko edo gutxiagotzeko eta plantilla osoaren integritatea babestuko duen lan-ingurune seguruagoa sustatzeko ezarri beharreko prebentzio-neurrien laburpenarekin.