Bizitzeko modu desberdinak, lan egiteko modu desberdinak. Arriskua prebenitzeko bideoa – Garai zaharrak

Mugarik gabeko segurtasuna
Bizitzeko modu desberdinak, lan egiteko modu desberdinak. Arriskua prebenitzeko bideoa – Garai zaharrak

Atal honetan erakusten ari garen moduan, laneko segurtasuna ez da beti eskuliburu luzeekin edo kanpaina ospetsuekin transmititu behar. Batzuetan, sormen eta hurbiltasun apur bat izan daiteke langileengana segurtasun-mezuak helarazteko modurik onena. Eta horixe egiten du, hain zuzen ere, Hemag Taldearen Garai Zaharrak izeneko bideoak, laneko arriskuen prebentzioan musika kontzientziatzeko  tresna gisa erabiliz.

Prebentzioa egunerokoa, dinamikoa eta entretenigarria ere izan daiteke. Kasu honetan, Hemag Taldeak, instalazio elektrikoen muntaketan eta mantentze-lanetan eta zerbitzu elektromekanikoak ematen erreferente izanik, musika eta mezua nahastearen aldeko apustua egin du, publikoarekin “garai zaharren” nostalgiaren bidez konektatuz, baina ikuspegi oso gaurkotuarekin: segurtasunez lan egitea ez da aukera bat, behar bat baizik.

Lehen balio zuena orain ez da nahikoa. Garaiak aldatzen dira, eta prebentzio-neurriak ere bai. Eta prebentzio- eta segurtasun-arloko etengabeko hobekuntzari esker, lehen gerta zitekeena gaur jada ez da gertatzen. Mezu indartsu horrek hausnartzear eramaten gaitu, eta formatu irisgarri eta erakargarri bati esker transmititzen da.

Bideo honetan, beste garai batzuetan abesti mitikoa izan zenak duen boterea aprobetxatzen da; hots, Leñoren Maneras de vivir abestiarena, mezu garrantzitsu bat transmititzeko: segurtasunak eta prebentzioak bizitzak salbatzen dituzte. Bizitzeko modu desberdinak daude eta lan egiteko modu desberdinak. Aukeratu zuzena dena eta zaindu zure segurtasuna.

Langileek segurtasuna zerbait positiboa, naturala eta hurbilekoa denarekin lotzea lortzen badugu, lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak lortzeko hurbilago egongo gara. Eta era horretako ikus-entzunezko kanpainek prebentzioaren inguruan kultura aldatzen laguntzen dute.

Hemen duzue bideoa, ikus ahal izan dezazuen:

Buletinera harpidetu