Aktualitatearen analisi-bideoa – Hondartzako jolasak
Segurmania
Uda honetan, Kaliforniako Newport Beachen grabatutako bideo larri bat sareetan ibili da eta albiste bihurtu da. Bi haur itsas ondoko hondarretan zulo handi bat egiten ari dira; itxuraz jolas xaloa da, baina berehala arrisku handiko egoera izatera igaroko da. Barre eta dibertimenduarekin hasitakoak tentsio handiko uneak sortzen amaituko du, ura igotzean eta hondarra bustitzean, haurrak harrapatuz.

Gertakariak gogorarazten digu jolas sinpleenak ere tranpa arriskutsu bilaka daitezkeela. Une latzak bizi izan zituzten, mareak gora egiten zuen bitartean haurrak askatu nahian, eta dena ondo amaitu bazen ere, eszenak ohartarazpen gisa balio behar digu. Ezbairik gabe, bideo hau lagungarri izango da haurrentzat zein helduentzat, hondarretan zulo handi bat egiteak izan ditzakeen ondorioez jabetzeko.