Apirilaren 28a: Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2022ko Mundu Eguna Elkarrekin jardun

Segurmania
Apirilaren 28a: Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2022ko Mundu Eguna Elkarrekin jardun

Apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2022ko Mundu Eguna izango da. Aurten, LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundeak) sortutako kanpainaren gaia segurtasunaren eta osasunaren kultura positiboaren eraikuntza da, parte-hartzearen eta gizarte-elkarrizketaren bitartez eginikoa.

Apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2022ko Mundu Eguna izango da. Aurten, LANEk (Lanaren Nazioarteko Erakundeak) sortutako kanpainaren gaia segurtasunaren eta osasunaren kultura positiboaren eraikuntza da, parte-hartzearen eta gizarte-elkarrizketaren bitartez eginikoa.

Pandemiari esker, guztion parte-hartzea sendotu eta haren balioa aitortu da. Izan ere, laneko segurtasun- eta osasun-sistema (LSS) irmoa eraikitzeko, ezinbestekoa da Gobernuek, Enpresek eta langileek modu esanguratsuan parte hartzea.

Gizarte-elkarrizketa baliagarria eta hiru aldeko konpromisoa dira giltzarria, LSSan hobekuntza iraunkorrak sustatzeko funtzioa duen segurtasunaren eta osasunaren alorreko prebentzio-kultura horretan.

LSSaren kultura sendo eta solidoa duten lantokietan, langileak eroso daude, kudeaketan parte hartzen, beren iritzia ematen, baita zuzendaritzarekin batera erabakiak hartzen ere, irtenbide egoki, eraginkor eta jasangarriak aurkitzeko. Horretarako, beharrezkoak dira komunikazio irekia eta elkarrenganako konfiantzan eta begirunean oinarritutako elkarrizketa. Erakundearen konpromisoa parte-hartze hori erraztea eta elikatzea da.

Horregatik, Segurmaniak kanpainari babesa eman eta haren aldeko konpromisoa agertu nahi du. Izan ere, prebentzio-kultura sustatu eta laneko arriskuak murrizteko, ezinbestekoa da elkarrekin jardutea.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).