Eta meme batek bizitza salbatu ahal balizu? Prebentzioa, umorearen eskutik

Segurmania
Eta meme batek bizitza salbatu ahal balizu? Prebentzioa, umorearen eskutik

Egunero, sare sozialen bitartez, unean uneko gaurkotasunezko gaiekin zerikusia duen meme dibertigarriren bat iristen zaigu. Baina, irria eragitez gain, memeek beste helburu askoz serioago bat ere izango balute, zer?

Prebentzioa ez da txantxetarako kontua, gure bizitza baitago tartean, baina…, nork esan du modu entretenigarri eta deigarrian prebenitu ezin daitekeenik? Esan eta egin. Teoria praktikan aplikatzeari ekin diogu, eta dagoeneko meme mordoa dugu, geure sare sozialetan jartzeko prest.

Orain arteko esandako guztia ez duzula sinesten? Bada, hemen ikus dezakezu. Hemendik aurrera gure Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan aurkituko duzunaren lagin txiki bat duzu begien aurrean.

Ez baduzu bat bera ere galdu nahi, jarrai gaitzazu gure sare sozialetan. Mezu erakargarriak partekatzeko eta prebentzioaren fana izaten jarraitzeko. Eta zuk ere bat bidali nahi badiguzu, beldurrik gabe etiketatu gaitzazu, edo erabili #Segurmania traola. Irrikan gaude zuen sormenaz gozatzeko!

Buletinera harpidetu