Klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak; Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunerako aurtengo leloa

Segurmania
Klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak; Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunerako aurtengo leloa

Urtero bezala, apirilaren 28a egun garrantzitsua da laneko egutegian, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna baita. Egunero prebentzioaren munduan lan egiten dugunontzat, egun guztiak dira laneko segurtasunaren eta osasunaren egun. Hala ere, beste pertsona batzuengan, egun horrek bizirik mantentzen du langile guztiek lan-ingurune seguru eta osasungarri bat izateak, mantentzen jakiteak eta baita hobetzeak ere duen garrantzia.

Egun horrek aukera bat eskaintzen du egungo praktikei buruz hausnartzeko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartzeko, oro har segurtasunaren eta ongizatearen kultura sendoa lortzearren. Izan ere, lan-mundua oso lehiakorra eta etengabeko erronkez josia izan arren, ezinbestekoa da horiei aurre egitea, sortzen diren erronka berrien aurrean beti pertsonen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz.

Urtero bezala eta egun hori dela-eta, kontzientziazio-kanpaina bat egingo da, eta gaurkotasuneko gai garrantzitsu batean oinarrituko da, segurtasunari, prebentzioari eta osasunari dagokienean. 2024an, kanpainaren gai nagusia klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak aztertzea izango da.

Klima-eredu aldakorrek ondorio nabarmenak dituzte lan-munduan, eta, bereziki, langileen segurtasunari eta osasunari eragiten diete. Esate baterako, klima-aldaketa laneko zenbait arrisku areagotzen ari da; hala nola, estres termikoa, erradiazio ultramorea, kutsadura atmosferikoa eta muturreko fenomeno meteorologikoak. Halaber bektoreek transmititutako gaixotasunak eta industria-arloko istripu larriak gehitzearen atzean dago klima-aldaketa. Horrez gain, produktu agrokimikoekiko esposizio handiagoarekin lotuta dago.

Gure herrialdean, nekazaritza, turismoa, arrantza, eraikuntza eta energia sektore oso kaltebera moduan identifikatu dira klima-aldaketaren zuzeneko ondorioen aurrean, klima-baldintza erregularren mende egoteagatik.

Gaur egun, adierazleek berretsi egiten dituzte eragin horiei buruz aspalditik egiten ziren iragarpenak; ondorioz, denbora agortzen ari da eta beharrezkoa da klima-aldaketarekiko bidezko trantsizioa ahalbidetuko duten jarduerak berehala bultzatzea.

Elkarrekin borrokatu eta gure eskura ditugun bitarteko guztiak jarri behar ditugu klima-aldaketa geldiarazteko. Egun hori ospa dezagun gure planeta, eta, beraz, bertan bizi eta lan egiten duten pertsonak babesteko eta zaintzeko konpromisoa hartuz!

Buletinera harpidetu