Mikrozine Zikloaren estreinaldi berria. Hona hemen Lanera joan baino lehen gozatzeko hartunerik hoberena… LURREKO HARTUNEA

Segurmania
Mikrozine Zikloaren estreinaldi berria. Hona hemen Lanera joan baino lehen gozatzeko hartunerik hoberena… LURREKO HARTUNEA

Prebentzioaren Hollywoodetik iritsi berria, hona hemen gure Lanera Joan baino lehen gozatzeko, Lan Osasun eta Segurtasun Mikrozineko Zikloaren alfonbra gorriko gure hirugarren estreinaldia. Oraingo honetan gure gidoirako erreferentetzat HARTU dugu HARTUNETIK kanpo geratzen den, baina gure bizitzetako pelikuletan inoiz falta behar ez den norbait: ezinbesteko LURREKO HARTUNEA.

Jarraituko dugu Lanera Joan baino lehen ikusteko Mikrozine Zikloaren estreinaldi dibertigarriekin. Horiek, azalpen aspergarriez eta araudi tekniko bukaezinez eta ulertezinez jositako beste bideoak ez bezala, oso azkar ikus daitezke eta hain motzak dira ezen elkarren segidako bi aldiz ikusi nahi dituzun.

Gaur gure hirugarren bideoa aurkeztuko dugu, lanetik atera ondoren etxera iritsi eta elektrokuzioa saihesteko gure aholku erraz guztiak HARTU nahi duten horiei zuzenduta, alegia; munduarekin amaitzeko axolagabekerian harrapatu nahi gaituen doilor maltzur hura.

LURREKO HARTUNEAK horri aurre egingo dio. Oraingo honetan pelikularen protagonista nagusia izango da. Horrek, hainbat aholku labur eta errazekin batera, lortuko dugu, denon artean, elektrokuzioak langileak ez harrapatzea eta gure pelikula ondo amaitzea.

Izan ere, ba al zenekien heriotza eragiten duten lan istripuen %4 eta 8 artean elektrokuzioak direla? Ikusi bideoa eta baztertu txinpartak lanean; gorde itzazu “bizitzari txinpartak” emateko.

Buletinera harpidetu