Monografiko berria argitaratu dugu. Eremu konfinatu batean zaudenean lagungarria gertatuko zaizu

Segurmania
Monografiko berria argitaratu dugu. Eremu konfinatu batean zaudenean lagungarria gertatuko zaizu

Duela 5 urte baino gehiagotik garatzen ari garen prebentzioaren eta laneko segurtasunaren aldeko jarduerarekin jarraituz, gure webgunean beste monografiko tematiko bat argitaratu dugu. Bere izenburua Eremu Konfinatu Traidoreak (Babesa eta Segurtasuna Eremu Itxietan) da eta urte hauetan guztietan zehar eremu konfinatuena bezalako gai hain garrantzitsu bati buruz sortzen aritu garen informazio garrantzitsu, praktiko eta seguru guztia biltzen du.

Webgune honetatik beti azpimarratu izan dugunez, eremu konfinatuak, bere ezaugarriengatik bereziki arriskutsuak gertatzen diren lantegiak dira. Horregatik, horietan zereginen bat garatu aurretik derrigorrezkoa da leku horietan erabili beharreko babes-neurri orokorrak eta laneko metodo seguruak sakonki ezagutzea. Ezagutu itzazu monografikoa irakurriz!

Bigarren monografiko honen argitalpenarekin prebentzioari eta segurtasunari buruzko online ezagutzaren gure liburutegia hedatuko dugu. Handitzen jarraitzeaz gainera, aurrerantzean ere arreta berezia mereziko duten eta azpimarratzen jarraitu beharreko gai garrantzitsuenak barne hartuko dituen liburutegia, betiere babes eta prebentzio neurriak maximizatzea zainduz.

Monografikoa erraz eta azkar eskura daiteke. Besterik gabe, hemen klikatu eta monografikoa zuzenean deskargatu ahal izango duzu.

Jadanik argitaratu ditugun eta argitaratzen jarraituko ditugun monografiko guztiak ikusi nahi badituzu, soilik goiko barrako erlaitzean sakatu; bertan, Monografikoak izendatutako sekzioa dago. Bertan argitaratuta azaltzen da halaber Lur gainetik 2 metrora (Aldamioak eta altuerako erorketak) monografikoa, aldamio gaineko altuerako lanaren eta altuerako erortze arriskuaren gainekoa.

Monografikoen sekzio honetan gai zehatz orori buruz eskura dugun material guztia topatu ahal izango duzu. Monografikoek infografiak eta hedagarriak dakartzate zeinek informazioa hedatzeaz gainera hobeto barneratzeko beharrezko errefortzu bisualarekin hornitzen duten.

Eremu konfinatuetan lana seguru egiteko prebentzio arauak eta neurriak errepasatzerakoan lagungarria zaizun informazio sinple eta osoa.

Buletinera harpidetu