Monografiko berria argitaratu dugu – Zerbait geratzen dela komunikatzen du

Segurmania
Monografiko berria argitaratu dugu – Zerbait geratzen dela komunikatzen du

Prebentzioaren eta segurtasunaren inguruan online ezagutza-liburutegia sortzen joateko promesari eutsiz, gaikako monografiko berri bat argitaratu dugu gure web gunean. Oraingoan, Komunikazioari eskaini diogu; hau da, LAPen osagai banaezin eta ezinbestekoa, hori gabe ezin baita prebentzioa behar bezala kudeatu.

Komunikazioa funtsezkoa da prebentziorako. Erakunde edo enpresa batean ezingo da Laneko Arriskuen Prebentzioaren kudeaketa eraginkorrik egin komunikazio ona ez badago eta entzute aktiboa eta pertsonen arteko elkarrizketa  praktikatzen ez badira.

LAPen komunikazio eraginkorrak besteengan eragin positiboa izaten laguntzen du, jarrera ez hain seguruetan aldaketak eta portaera seguruen motibazioa bultzatuz. Informazioa emateko eta elkarrizketa pizteko tresna bat da,  eta lidergoak prebentziozko balio eta portaeretan eragina izaten eta horiek sustatzen laguntzen du.

LAP komunikazioarekin in love dagoenez, monografiko oso bat eskaintzea merezi du. Beraz, esan eta egin. Hementxe duzue! Sartzeko, klik egin behar duzu.

Buletinera harpidetu