“Mugimendua ez dadila arrisku bilakatu”; lan-ekipoen eta makinen segurtasunari buruzko gure monografiko berria

Segurmania
“Mugimendua ez dadila arrisku bilakatu”; lan-ekipoen eta makinen segurtasunari buruzko gure monografiko berria

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, gure online liburutegiak hazten jarraitzen du, “Mugimendua ez dadila arrisku bilakatu” izeneko monografiko berria gehitu baitugu; hau da, laneko ezbeharretan inpaktu handiena duen eremuetako bati eskainitako argitalpena: lan-ingurunean makineria eta ekipo mugikorrak erabiltzea.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, gure online liburutegiak hazten jarraitzen du, “Mugimendua ez dadila arrisku bilakatu” izeneko monografiko berria gehitu baitugu; hau da, laneko ezbeharretan inpaktu handiena duen eremuetako bati eskainitako argitalpena: lan-ingurunean makineria eta ekipo mugikorrak erabiltzea.

Laneko ekipoak produkzio-jardueraren funtsezko parte dira ia sektore guztietan. Hala ere, horiek erabilerak arrisku mekaniko handiak izan ditzake; esate baterako, harrapatzeak, ebakiak, kolpeak, proiekzioak, talkak edo iraulketak. Gainera, ekipo mugikorrez (orga jasotzaileak edo plataforma jasotzaileak) ari bagara, arrisku-maila handitu egiten da haien mugimenduen, pertsonekiko elkarreraginaren eta ingurune partekatuetan kargak maneiatzearen ondorioz.

Monografiko honen bidez, funtsezko informazioa bildu nahi izan dugu, makinak eta laneko ekipoak modu seguruan erabiltzea bermatzeko, eta, beraz, alderdi teknikoak ez ezik, antolakuntzakoak eta araudi-arlokoak ere jorratu ditugu. Besteak beste, arrisku mekanikoen aurreko prebentzio-neurriak, babeslekuak behar bezala hautatzea eta erabiltzea, mantentze-eragiketetan kontsignazioak duen garrantzia eta makineriari buruz indarrean dagoen araudia betetzea aztertu ditugu.

Horrez gain, ekipo mugikorrei atal espezifiko bat eskaini diegu, eta arrisku-faktoreak, bete beharreko segurtasun-baldintzak eta talkekin, iraulketekin edo erorketekin lotutako istripuak prebenitzeko jarraibide praktikoak sakondu ditugu.

Monografiko berria helburu argi batekin sortu da: prebentzio-kultura indartzea eta enpresei eta langileei arriskuak identifikatzen eta neurri eraginkorrak aplikatzen lagunduko dieten tresna praktikoak eskaintzea. Izan ere, makina eta ekipo mugikorrei buruz ari garenean, segurtasuna ezinbestekoa da konfiantzarekin, erantzukizunez eta prebentzioz lan egiteko.

Hemen klik egin eta berehala eta zuzenean deskargatu ahal izango duzu. Ezagutu makina eta ekipo mugikorrekin modu seguruan lan egiteko gakoak eta indartu prebentzioarekiko duzun konpromisoa.

Gainera, gure online ezagutza-liburutegian beste gai garrantzitsu batzuk aztertu nahi badituzu, bisita ezazu gure web guneko Monografikoen atala, prebentzio- eta segurtasun-arloko material erabilgarriak jasotzen dituzten beste zazpi monografiko aurkituko baitituzu.

Buletinera harpidetu