Ongi etorri 2023!!! Segurmanian ongi etorria ematen diogu beste urte batez prebentzioaren alde lanean jarraitzeko aukerari

Segurmania
Ongi etorri 2023!!! Segurmanian ongi etorria ematen diogu beste urte batez prebentzioaren alde lanean jarraitzeko aukerari

Urteen joanarekin bizitza aldatu egiten da, baina inoiz aldatzen ez dena prebentzioarekiko eta segurtasunarekiko gure konpromisoa da. Duela 5 urte, prebentzio kulturarekiko motibatuta eta benetan konprometitua zegoen pertsonen talde batek, gainerakoak ere bere garrantziaz konbentzitzeko irrikaz, urtez urte hedatzeagatik geldiezina bihurtuko zen prebentzio korronte bat sortzeko lanean hasi ginen.

Urteen joanarekin bizitza aldatu egiten da, baina inoiz aldatzen ez dena prebentzioarekiko eta segurtasunarekiko gure konpromisoa da. Duela 5 urte, prebentzio kulturarekiko motibatuta eta benetan konprometitua zegoen pertsonen talde batek, gainerakoak ere bere garrantziaz konbentzitzeko irrikaz, urtez urte hedatzeagatik geldiezina bihurtuko zen prebentzio korronte bat sortzeko lanean hasi ginen.

Ordutik nahi izan dugu, hastear zegoen urte bakoitzean, pertsona langile guztien prebentzioa, segurtasuna eta osasuna izatea lortu beharreko helburu nagusiak. Alegia gure azken helmuga.

Orduan bagenekien eta orain ere badakigu, lasterketa hori ez zela sprint bat izango, iraupen lasterketa bat baizik. Eta korrika egiten hasi ginenetik, ez gara makaldu eta korrika jarraitzeko asmotan gabiltza, egunen batean urruneko eta irrikaz bilatutako helmuga horretara iritsi arte. Ordura arte, irteera-lerrotik generamatzan kemen, indar, ilusio eta itxaropena bere horretan mantenduko ditugu.

Gezurra dirudi zeinen azkar pasa den denbora…. Eta jada zeharkatuta dugun ibilbide guztia…

Urtero bezala, data hauek iristean, lortutakoari eta oraindik egiteke dagoen guztiari buruzko balantze bat egiten dugu. Zalantzarik gabe, prebentzioaren presentzia gero eta nabarmenagoa da laneko esparru eta sektore guztietan, baina errealistak gara eta jakin badakigu oraindik asko dagoela egiteko, horregatik, aurreko 5 urtetan bezala, urte berriaren hasierarekin, gure botoak berritzen ditugu. Beste urte batez, egunez egun lanean jarraitzeko ardura gure gain hartzen dugu, prebentzioaren olatu-kolpeak hedatze aldera, lan-esparruko txoko eta jarduera guztiak blaitu ditzaten.

Ikus-entzunezko edukiak, infografiak sortzen eta gure laneko jardunaldiei ahalik eta modurik seguruenean aurre egiten lagunduko diguten araudiak nahiz babes eta prebentzio neurriak gogoratzen jarraituko dugu. Funtsezko zeregin hori betetzen jarraituko dugu, beste urte batez, lehen eguneko berotasun eta irrika berdin-berdinekin. Betiere oinarrizko helburu bati jarraiki: langile guztiok etxera itzultzean gure osasuna nahiz ongizatea ukigabe mantendu ahal izatea.

Informazio guztia motz geratzen da eta gure nahia litzateke informazio fidagarri eta segurua zabaltze aldera erakutsitako gure ekite “setatia”, gure banakako hala nola taldeko jarreretan aldaketa txikiak eragiteko lagungarria izateaz gain prebentzio kultura hedatzeko eraginkorra izatea, istripuak saihestuz.

Nola ez, halaber LAPeko profesional bikainak hala nola prebentzioa nahiz laneko prebentzioa eta segurtasuna kudeatzeko haien modua ezagutzea ahalbidetuko diguten enpresa seguruak elkarrizketatzen jarraituko dugu, horrela biak ere guztion ardura direla eta aurrerantzean ere hala izaten jarraituko dutela ziurtatu ahal izanik. Horien hedapena gutako bakoitzaren ardura da. Soilik prebentzio kulturaren aldeko guztion baterako lanarekin lor ditzakegu segurtasun arloko helbururik gorenenak.

Egin dezagun topa 2023. urtearen alde eta altxa ditzagun gure kopak urte berriari osasuna, zortea, maitasuna, segurtasuna eta gure gizarte osorako kontzientziazio prebentibo handiago bat eskatzeko. Urte Berri On!!!!

Buletinera harpidetu