SEGURMANIA – Tailer osoa: Laneko arriskuen prebentzioko arduradunak jendearen jokabidea aldatzeko trebatzea

Segurmania
SEGURMANIA – Tailer osoa: Laneko arriskuen prebentzioko arduradunak jendearen jokabidea aldatzeko trebatzea

Enpresako kide guztien pentsamoldea aldatzeko eta laneko arriskuak prebenitzea norberaren kontutzat hartzeak duen garrantziaz eta premiaz ohartzeko eta jabetzeko, laneko arriskuen prebentzioko teknikari eta koordinatzaileen eta prebentzio-zereginez arduratzen diren pertsonen lana ezinbestekoa da.

Hori dela eta, Segurmaníak tailer oso bat antolatu du, laneko arriskuen prebentzioko arduradunak trebatzeko, gai izan daitezen langileen konfiantza hobetzeko, gatazka pertsonalak konpontzeko eta pertsonen arteko komunikazioa lantzeko, enpatiaren edo entzute aktiboaren bitartez.

Tailerra azaroaren 29an egingo dugu, 9:30etik 11:30era, Gipuzkoako Enpresen Elkartearen (ADEGI) egoitzan: Mikeletegi pasealekua 52, Donostia. Izan ere, elkartea ekimenean kolaboratzaile izan dugu.

Buletinera harpidetu