Urtea itxi eta berri batean sartzea ospatuko dugu; berrian ere prebentzioa, segurtasuna eta osasuna sustatzen jarraituko dugu. Agur, 2023! Ongi etorri, 2024!

Segurmania
Urtea itxi eta berri batean sartzea ospatuko dugu; berrian ere prebentzioa, segurtasuna eta osasuna sustatzen jarraituko dugu. Agur, 2023! Ongi etorri, 2024!

Gabonak maite ditugunekin denbora, maitasuna eta zoriona partekatzeko garaia da. Garai apur bat magikoa da, nahi, asmo eta helburu onez betea. Hori dela-eta, Gabon hauetan ere, beste behin, Segurmaniaren izenean, aukera hau aprobetxatu nahi dugu Eguberri jai zoriontsuak opatzeko eta, datorren urteari begira ere, onena opatzeko.

Guztiok urte berri batez gozatzeko aukera izango dugu, iristeko dauden gauza onez, lorpen handiz, emozioz eta bizipenez betea. Urte oso bat berehala bizitzeko, estreinatua eta erabilia izateko zain. Aukera amaigabeko 12 hilabete izango ditugu aurrean, eta zuku guztia atera behar diegu.

Datorren urteak ekar diezagukeen guztiaz ahalik eta gehien gozatu eta Gabonak partekatzen jarraitu nahi badugu maite ditugun pertsonekin, gogoan izan behar dugu segurtasuna eta osasuna beti buruan izatea.

Ezinbestekoa den dueto hori lan-ingurunean ez ezik, gure bizitzako alderdi guztietan ere kontuan izan behar genuke, bete-betean bizi ahal izateko. Beti errepikatzen dugun moduan,  prebentzioa guztion eskura dago, eta guztion kontua ere bada. Bakoitzaren esku dago, gure esku, prebentzioa gure egunerokotasunean sartzea.

Segurmanian, datorren urtean denak gurekin egotea nahi dugu, eta, horretarako, prebentzioaren kulturan sinesten eta hori zabaltzen jarraitzea behar dugu, harik eta prebentzio-mareak ingurune guztiak eta pertsona guztiak hartzen dituen arte.

2024an, Segurmaniak Laneko Arriskuen Prebentzioan egoten eta horren alde egiten jarraituko du, lehen eguneko gogo eta berotasun berarekin, guztiok osasuntsu eta seguru jarrai dezagun Gabonak ospatzen. Era horretan, urte berri gehiago estreinatzen eta horiez gozatzen jarraitu ahal izango dugu.

Aurten ere prebentzioa funtsezko helburua izan dadila, gure bizitzetan beti aurrean izateko. Jai zoriontsuak izan ditzazuela eta urte berri oparo bat. Elkarrekin lanean jarrai dezagun salbu egoteko eta ahalik eta gehien babesteko! 💪🎄🎁

Buletinera harpidetu