Altuerako lanetarako eskuko sokak. Hau ez da sokatira!

Segurtasun-ikasgaiak
Altuerako lanetarako eskuko sokak. Hau ez da sokatira!

Aurretik aipatu dugun bezala,  altuerako lanak burutzeko, segurtasunerako oso garrantzitsuak diren elementu pila behar dira, besteak beste, erorketa aurkako sistemak, NBE, blokeatzaileak,  mosketoriak… baina ez dugu inoiz hitz egin ezinbesteko beste elementu baten garrantziari buruz: sokak. Gaur horietaz hitz egingo dugu, ondo ezagutzeko eta behar bezala erabiltzeko

Aurretik aipatu dugun bezala,  altuerako lanak burutzeko, segurtasunerako oso garrantzitsuak diren elementu pila behar dira, besteak beste, erorketa aurkako sistemak, NBE, blokeatzaileak,  mosketoriak… baina ez dugu inoiz hitz egin ezinbesteko beste elementu baten garrantziari buruz: sokak. Gaur horietaz hitz egingo dugu, ondo ezagutzeko eta behar bezala erabiltzeko

Sokak zuntz sintetikoez osatuta daude, birjinak, etengabeak, 195ºtik gorako fusio puntu batekin. Petroliotik eratorritako materialekin fabrikatzen dira, esaterako:  poliamida, poliesterra edo polipropilenoa.

Sokari eman nahi zaizkion ezaugarrien arabera, zuntz sintetiko egokiena aukeratuko da, hura fabrikatzeko eta eman nahi zaion erabilera kopuruaren edo erresistentzia gaitasunaren arabera, diametroa definituko da.

Horrez gain, bestelako ezaugarriak bete behar dira, besteak beste:

  • Haustura karga: Material batek hautsi gabe jasaten duen gehienezko zama da, trakzio esfortzu bat burutzen ari denean. Haustura karga sokaren diametroarekiko proportzionala da.
  • Pisua metroko: Aldea oso txikia denez gramoetan neurtzen da. 37-42 g/m-tik soka biki baterako 65-77 g/m-ra arte, lan astunerako soka baterako.
  • Elastikotasuna edo elongazio gaitasuna: Erorketa baten inpaktuak eragindako indarra xurgatzeko edo uxatzeko gaitasuna. Elongazio gaitasuna diametroarekiko alderantziz proportzionala da.
  • Talka indarra: Eskalatzaileak erortzean jasotzen duen inpaktuaren energia. Soka motaren, erorketa faktorearen eta pertsonaren pisuaren araberakoa da. Araudiak 12 kN -1200 kg-etan finkatzen du gehienezko balioa.
  • Erorketa faktorea: Bere balioa kalkulatzeko, 0 eta 2 artekoa lan baldintza arruntetan, erorketaren altuera zati erabilitako euste zoka/elementuaren luzera egiten da. Erorketaren zorroztasunari erreferentzia egiten dio.

Hauek dira ezaugarri nagusiak, baina horietaz gain, beste batzuk hartu behar dira kontuan, esate baterako: beroarekiko erresistentzia, ertzetako ebakiarekiko erresistentzia, flotagarritasuna, iragazgaiztasuna, jasaten dituen 2. faktoreko erorketen kopurua edo akabera mota.

 

Zein atal ditu soka batek?

Sokek bi atal dituzte:

  • Zorro bat. Ikusten den atala da, kanpoaldekoa eta barnealdea urraduratik, izpi ultramoreetatik eta hautsetik estaltzen eta babesten du. Horrez gain, barnealdeari erresistentzia ematen dio. Sokaren erresistentzia osoaren %15 eta 30 artean.
  • Arima Ikusten ez den sokaren barnealdea. Sokari erresistentzia handiena ematen dion zatia, guztiaren %60 eta 65 artean.

 

Soken mantenua

Sokak behar bezala mantendu behar dira. Gogoratu, kasu guztietan bezala, prebentzioa funtsezkoena da. Saiatu behar gara pikortaz beteriko materialekin kontaktuan ez egoten, adibidez, hondarra, morteroa, hautsa, etab. eta batez ere, ez dira zapaldu behar,  presioak barne zuntzek kaltetu ditzake eta. Horrez gain, ez dira inoiz ertz bizietan lotu behar, frikzioaren eraginez, kaltetu baitaitezke.

Saihestu behar da altuera handietatik erortzea, eta korapilorik gabe eta ondo bilduta gorde behar dira. Bero iturrietatik, UV izpietatik eta produktu kimiko eta gasetatik urrun mantendu behar dira, zuntzak, gu konturatu gabe, kaltetu daitezkeelako.

Buletinera harpidetu