Baso-lanetarako segurtasun-jarraibideak
Segurtasun-ikasgaiak
Euskadin, lurraldearen %55 inguru basoa da. Zuhaitz-ondare handi horrek biodibertsitatea eta iraunkortasuna izaten laguntzen du, eta industria-sektorea ere babesten du. Hori dela-eta, are garrantzitsuagoa da segurtasun-jarraibide egokiak ezartzea, lan-ingurune horren ezaugarri berezietara egokitzeko eta lan horiek egiten dituzten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Euskadin, lurraldearen %55 inguru basoa da. Zuhaitz-ondare handi horrek biodibertsitatea eta iraunkortasuna izaten laguntzen du, eta industria-sektorea ere babesten du. Hori dela-eta, are garrantzitsuagoa da segurtasun-jarraibide egokiak ezartzea, lan-ingurune horren ezaugarri berezietara egokitzeko eta lan horiek egiten dituzten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Lehenik eta behin, burutu beharreko baso-lanen plangintza zehatza egin behar da. Horri esker, lurraren ezaugarriak, egon daitezkeen arriskuak eta eskura dauden baliabideak identifika daitezke. Prozesuaren barnean, halaber, lan-eremua mugatzeaz eta seinaleztatzeaz gain, ebakuazio-bideak identifikatu behar dira.
Bereziki arriskuak identifikatzea garrantzitsua da. Mozteko, ateratzeko, pilatzeko eta kargatzeko lanek arrisku espezifikoak dituzte. Arrisku ohikoenak honako hauek dira: motozerrekin istripuz ebakiak egitea, makinak edo zuhaitzak erortzean azpian harrapatzea edo maila berean edo altueretatik erortzea.
Lurra ezagutzea funtsezkoa da istripuak prebenitzeko; beraz, mapa bat egitea gomendatzen da, eremuan egon daitezkeen eragozpenak, arrisku-espazioak eta gabeziak identifikatzeko. Gainera, ezinbestekoa da sarrerak zein egoeratan dauden eta arriskua ekar dezaketen linea elektrikoak edo ur-gorputzak dauden egiaztatzea.
Era berean, funtsezkoa da komunikazioen estaldura egokia dela egiaztatzea, larrialdiren bat gertatuz gero behar bezala komunikatzea bermatzeko edo taldeko kideen artean jarduerak koordinatzeko. Komunikazio-bideak ezarri behar dira talde osoak segurtasun-jardueren eta -protokoloen berri izan dezan. Horrez gain, garrantzitsua da ebakuazio-sistema ongi zehaztua eta eragozpenik gabea izatea, larrialdietan azkar erantzun ahal izatearren.
Behin plangintza eginda, hurrengo urratsa eremua prestatzea da; hau da, moztuko diren zuhaitzak seinaleztatu eta eremua garbitu behar da, istripua eragin dezakeen edozein objektu kentzeko. Lan-eremua seinaleztatuta, langileak babesteaz gain, inguruan ibil daitekeen edozein pertsona arriskuan jartzea saihesten da.
Prebentzioaren estrategian, funtsezko beste alderdi bat da NBEak behar bezala erabiltzea. Kasko homologatuak, segurtasun-betaurrekoak, segurtasun-botak, ebakien aurkako galtzak, eskularruak, entzumen-babesak eta arropa islatzailea izan behar dituzte langileek. Orobat, garrantzitsua da langileek beren ingurunea etengabe zaintzea eta laneko fase guztietan kontu handiz ibiltzea.
Bestalde, prestakuntza ere funtsezkoa da. Taldeko kide bakoitzak segurtasun-arauak eta lanaren prozedura espezifikoak ezagutzen dituela ziurtatzea inbertsioa da baso-lanetako koadrilak ongizatea izateko eta istripuak prebenitzeko.
Segurtasun-jarraibide horiez gain, zeregin zehatz bakoitzari zuzendutako beste batzuk ere badira: moztea, ateratzea, pilatzea eta kargatzea. Horiei buruz aurrerago hitz egingo dugu beste post batean. Adi egon baso-sektoreko segurtasunari buruzko informazio zabala lortzeko.