Bi begi besterik ez duzu, ez ahaztu segurtasun betaurrekoak

Segurtasun-ikasgaiak
Bi begi besterik ez duzu, ez ahaztu segurtasun betaurrekoak

Argi dago begiak giza gorputzaren atal sentikorrenetariko bat dela, baina nahiz eta oso argi egon, batzuetan horretaz ahaztea erraza da.

Argi dago begiak giza gorputzaren atal sentikorrenetariko bat dela, baina nahiz eta oso argi egon, batzuetan horretaz ahaztea erraza da. Ikusmena galtzeko arriskua nahikoa izan beharko litzateke hain garrantzitsuak diren organo hauek zaintzea lehentasunezkoa izateko, lan bizitzan ez ezik, eguneroko bizitzan ere. Zalantzarik gabe, lan bizitzan begiak egoera arriskutsuenetan egon daitezke, eta arazoak saihesteko, segurtasun betaurrekoak ditugu.

Ikusmena babesteko elementu hauek lan inguru ugarietan aurki dezakegun osagarrizko segurtasun elementu bat dira. Adibidez, osasun sektorean, begiak bakterietatik edo eraso kimikoetatik babesten dituzte, baita enpresa kimikoetan edo garbiketa enpresetan ere. Segurtasun betaurreko on batzuk txinpartak urrun mantendu ditzakete, siderurgia batean lan egiten bada, edo ezpaletatik, egurraren sektorean lan egiten bada.  Margolariak, soldadoreak, lorezainak, zurginak eta oro har, logikak bere begiak arriskuan egon daitezkeela esaten dion edozein langilek betaurrekoak erabili beharko lituzke.

Ez dago aitzakiarik horiek ez erabiltzeko eta are gehiago, ahaztuz gero, ikusmena, osorik edo partzialki, galtzeko, edo inork pairatu nahi ez duen bizitza osorako lesio bat edukitzeko arriskua dagoenean.  Baina, kontuz! Inork ez ditzala bere eguneroko betaurrekoak erabil babes elementu gisa, ez dutelako balio eta oso arriskutsua izan daiteke. Desberdintasunak daude. Adibidez, kristaletako markoak zurrunagoak dira eta ez mugitzeko eta begiak ez kaltetzeko diseinatu dira.  Bere kristalak ere inpaktuekiko eta kolpeekiko erresistenteagoak dira. Horrela, tamaina handiko objektu batek langile baten aurpegiaren kontra jotzen badu, segurtasun betaurrekoak ez apurtzeko diseinatuta daude, eguneroko betaurrekoekin, berriz, ez zen hura gertatuko.

Kontuan hartzeko desberdintasunak

Aukeratzerakoan, burutzen dugun lana kontuan hartu behar da. Askotariko estiloak daude, xedea beti berbera bada ere: begiak salbu mantentzea. Eta estalkirik gabe lan egiten bada, garrantzitsua da UVA izpien aurkako babesa izatea. Nolanahi ere, ez dira alde batera utzi behar lanpostu bakoitzaren berezko arriskuak. Beste hitzekin esanda, ez dira berdinak izango zurgin baten betaurrekoak eta soldadore batenak, ezta mediku edo txapista batenak ere.

Betaurrekoak fabrikatzailearen argibideen arabera kontserbatu behar dira eta irregulartasunaren bat atzematen bada, ordezkatu behar dira. Enpresa bera da langileei babes betaurrekoak hornitu behar diena, eta langileak horiek mantentzeaz arduratuko dira. Langileek betaurrekoak derrigorrez erabili behar dituzte. Noski;  ikusmena lausoa edo desitxuratua bada, enkargatuari jakinarazi behar zaio eta, komenigarria da, gutxienez, ikusmena urtean behin errebisatzea.  Topiko bat iruditzen bada ere, begiak ez dira ez ordezkatzen ez birsortzen, beraz, inguru guztietan, hobe kontuz ibiltzea.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).