Eman bostekoa zure segurtasun eskularruekin

Segurtasun-ikasgaiak
Eman bostekoa zure segurtasun eskularruekin

Industrian ematen diren lan istripuen heren batek hatzei, eskuei edo besoei eragiten die. Datu honek ondo islatzen du zein garrantzitsua den goiko gorputz-atalak babestea, etengabe erabiltzen diren lanak garatzen direnean. Kontuz ibiltzeaz eta segurtasun arauak zaintzeaz gain, funtsezkoa da eskularruak erabiltzea.

Industrian ematen diren lan istripuen heren batek hatzei, eskuei edo besoei eragiten die. Datu honek ondo islatzen du zein garrantzitsua den goiko gorputz-atalak babestea, etengabe erabiltzen diren lanak garatzen direnean. Kontuz ibiltzeaz eta segurtasun arauak zaintzeaz gain, funtsezkoa da eskularruak erabiltzea. Jantzi soil hauek eskuak eta besaurreak babesten dituzte: ebaki, urradura, erredura eta ziztaden aurka. Hauek mota batzuetako deskarga elektrikoetatik ta larruazala produktu kimiko korrosiboekin eta arriskutsuekin zuzenean kontaktuan egotetik ere babesten dute.

Erabiltzeko oso errazak izanik, eskularruek euskarri eta tinkotasun handiagoa ematen dute, beraz, oinarrizkoa da neurri egokia aukeratzea. Horrek, erosotasunez gain, segurtasuna ziurtatuko du. Izan ere, oraingo honetan, ‘eskularrudun katuak ez du sagurik harrapatzen’ esaera ez da aplikagarria.

Eskularruak aukeratuko dira erabiltzaileak aurre egin beharreko arriskuen eta hatzak mugitzeko premiaren arabera. Esku bakoitzari egokitzen zaion neurria hartzeaz gain, baldintza onetan mantendu behar dira, beraz, puskatuta, gastatuta edo material kimikoez zikinak daudenak ez dira erabili behar. Jakina, ez dira inoiz lan egiteko erabili behar mugitzen edo biratzen diren makinetatik gertu.  Mekanismoak eskularrua eta, horrenbestez, langilea harrapatu dezake eta hori saihestu behar da, ondorioak oso larriak izan baitaitezke.

Gauza orotan bezala, zeregin bakoitzari eskuzorro egoki bat dagokio. Beraz, material latzak edo ertz zorrotzak dituztenak manipulatzeko, larruzko edo lonazko batzuk erabiltzea gomendatzen da. Soldadurarako edo galdaketarako, material goriaz erretzeko arriskua badago, egokiena maukak estaltzen eta beroa jasaten dutenak erabiltzea da. Elementu elektrikoekin lan egiten bada, material isolatzailez egindakoak aukeratu behar dira. Substantzia kimikoekin kontaktuan baldin badago, berriz, luzeak eta hulez edo neoprenoz fabrikatuta izan behar dira.

Materiala, nolako eskularru mota erabiltzea aukeratzerakoan, erabat kontuan hartzeko elementua da. Adibidez, latexekoak oso moldagarriak dira; bakterien aurkakoak, eta, horrenbestez, osasun, kimika edo garbiketako sektorean erabiltzeko ezin hobeak. Erabiltzaileak material honi alergia edukiz gero, aukerarik hoberena nitriloa da; bai erabili eta botatzeko bertsioan eta bai bertsio lodian (manipulazio, muntaiak eta mantendu lanetan erabilia).

Poliuretanokoek ukipenarekiko sentikortasun handiago ematen dute. Horrek bermatzen du inguru lehorretan edo hezeetan hobeto eustea eta, horrenbestez, automobilgintza, plastiko, beira eta metaleko sektoreetan sarritan ikus ditzakegu. Bere izenak dion bezala, soldatzailearen eskularruak arrisku mekanikoekiko eta termikoekiko babes handia eskaintzen dute eta normalean behi azalaren barneko zatiarekin fabrikatzen dira. Muntaia, igeltserotza, zama-lanak edo nekazaritza esparruan, larruzkoak eta larru-barrenezkoak gomendatzen dira. Eta jakina, lana hotz handiko inguru batean garatzen bada, hoberena da “forropolar”, poliester edo kotoizko eskularru on batzuk eskuratzea.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).