Enpresa Jarduerak Koordinatzeko prozesua. Bigarren etapa – Plangintza eta antolaketa

Segurtasun-ikasgaiak
Enpresa Jarduerak Koordinatzeko prozesua. Bigarren etapa – Plangintza eta antolaketa

Enpresa Jardueren Koordinazioari (EJK) buruz hitz egiten jarraituko dugu; hau da, funtsezko eta oso beharrezko prozesua, horri esker segurtasuna eta osasuna bermatu baitaitezke hainbat enpresa aldi berean lanean ari diren lan-inguruneetan. Aurreko post-ean lehen etapaz aritu gara, Kontratazioaz, eta, oraingoan, bigarren etapan oinarrituko gara, Plangintzan eta antolaketan, hain zuzen ere.

Enpresa Jardueren Koordinazioari (EJK) buruz hitz egiten jarraituko dugu; hau da, funtsezko eta oso beharrezko prozesua, horri esker segurtasuna eta osasuna bermatu baitaitezke hainbat enpresa aldi berean lanean ari diren lan-inguruneetan. Aurreko post-ean lehen etapaz aritu gara, Kontratazioaz, eta, oraingoan, bigarren etapan oinarrituko gara, Plangintzan eta antolaketan, hain zuzen ere.

Bi faktoreak, plangintza eta antolaketa, erabakigarriak dira inprobisazioa saihesteko, askotan hori izaten baita jende asko lanean batera ari diren egoeretan gertatzen diren istripu askoren atzean. Hori dela-eta, oinarrizko eta funtsezkoa da lanen aldez aurreko plangintza egokia egitea, bertan arrisku guztiak eta horiek segurtasunez aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurri guztiak kontuan hartuta.

Prebentzioa paperetik praktikara igarotzean gauzatzen da; beraz, baliabide material eta giza baliabide guztiak antolatu eta prestatu behar dira, lanak aurreikusitakoaren arabera egitea bermatzeko, eta, horrela, langileen segurtasuna eta osasuna ziurtatzeko.

Funtsezkoa da lantokiko titularrak ez ezik, parte hartzen duten enpresek ere tartean dauden gainerako alderdiei informazioa eta dagozkien jarraibideak emateko betebeharrak betetzea.

Lantokiko titularraren erantzukizuna da, behar besteko aurrerapenarekin, bere enpresaren eta bertan lanean ari diren beste enpresen artean prebentzio-informazioa trukatzea sustatzea. Horretarako, une bakoitzeko konkurrentzia-egoerak ezagutu ahal izateko eta tartean dauden kanpoko enpresak ez ezik, eragina jasan dezakeen edozein antolakuntza-unitate edo pertsona identifikatzeko sistema bat ezarri behar du. Sistema horrek informazio-trukea erraztuko du, eta funtsezkoa izango da komunikazio-kanalak ondo ezarrita egotea eta solaskideak argi eta garbi identifikatzeko modukoak eta alderdi guztiek ezagutzen dituztenak izatea.

Gainera, lantokiko titularrak kontratazio-etapan emandako informazioa osatu behar du, bereziki bertan lanean ari diren enpresen jardueretan eragina izan dezaketen arriskuei eta aplikatu beharreko prebentzio-neurriei dagokienean, larrialdi-kasuan hartu beharrekoak barne. Trukatutako informazioak zehatza eta garrantzitsua izan behar du; konkurrentziaren errealitatera egokitzen ez den edozein dokumentu generikok nahasmena bakarrik sortuko du, baliabideak alferrik galtzearekin batera.

Bestalde, bertan lanean ari den enpresa bakoitzak bere jarduerak sor ditzakeen eta gainerako enpresei eragin diezaieketen arrisku espezifikoei buruzko informazioa eman behar du. Lantokiko titularrak informazio-truke hori koordinatuko du, hartzaileengana garaiz eta behar bezala iristea ziurtatuz.

Enpresa batek jardueraren zati bat azpikontratatzen badu, titularraren eta enpresa azpikontratistaren artean informazioa trukatzea ere bermatu beharko du, baita kontratista lanak egiten ari den bitartean bertan ez badago ere.

Garrantzitsua da lantokiko titularrak bertan lanean ari diren gainerako enpresei jarraibideak ematea, langileei eragin diezaieketen arriskuei buruz. Horretarako, koordinazio-bitarteko egokienak ezarriko dira, kontuan hartuta jardueren arriskugarritasun-maila, bertan lanean ari diren enpresen kopurua eta lanen iraupena.

Koordinazio-bitartekoetan sar daitezke dokumentazio teknikoa trukatzea, puntu estrategikoetan informazio-baliabideak jartzea, solaskideak izendatzea eta bilerak batera egitea. Bilera horiek bereziki gomendagarriak dira egoera arriskutsu edo konplexuetan, eta funtsezkoa da trukatutako informazioa eta lortutako akordioak jasoko dituen akta bat egitea.

Behin informazioa trukatuta eta beharrezko jarraibideak emanda, bertan lanean ari den enpresa bakoitzak bere lanak planifikatu beharko ditu, kontuan izanik bere langileek izan ditzaketen arrisku guztiak. Hor sartzen dira bai jardueraren berezko arriskuak, bai lantokiak eta beste enpresen jarduerek sortutakoak. Arriskuen ebaluazioan, jarduerak gauzatzean ager daitezkeen lan-baldintza guztiak hartu behar dira kontuan.

Lanak hasi baino lehen, enpresek ziurtatu beharko dute jarduerak modu seguruan egiteko beharrezko baliabide guztiak dituztela. Hortaz, egiaztatu beharko dute adostutako prebentzio-neurriak ezarri direla, ekipoek eta babesek araudia betetzen dutela eta horiek egoera onean aurkitzen direla eta langileak behar bezala prestatuta eta informatuta daudela arriskuen eta prebentzio-neurrien gainean.

Buletinera harpidetu