Harrapatzeak saihesteko gakoak. Horiei aurrea hartzea zure esku dago

Segurtasun-ikasgaiak
Harrapatzeak saihesteko gakoak. Horiei aurrea hartzea zure esku dago

Makinetan harrapatuta geratzea lan-istripuen arrazoi nagusietako bat da. Prestakuntza egokia izateak, segurtasun-errutinak barneratzeak eta ekipoen segurtasun-sistemen egoera eta funtzionamendua aldizka berrikusteak saihestu egin ditzake.

Makinetan harrapatuta geratzea lan-istripuen arrazoi nagusietako bat da. Prestakuntza egokia izateak, segurtasun-errutinak barneratzeak eta ekipoen segurtasun-sistemen egoera eta funtzionamendua aldizka berrikusteak saihestu egin ditzake.

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak argitaratutako laneko istripuen inguruko azken estatistikak, 2020ko lehen seihilekoari buruzkoak, harrapaketek eragindako istripu hilgarrien gorakada bat erakusten du iazkoarekin alderatuta. Izan ere, lan-eguneko istripu hilgarrien bigarren arrazoia da  bihotzekoaren eta isuriaren ostean.

Lan-ekipoak edo -tresnak gero eta modernoagoak dira eta hainbat segurtasun-sistema dituzte. Hala ere, industrian makina ugari eta mota askotarikoak erabiltzen dira (Espainiako enplegu guztien %20 inguru) eta horren ondorioz, harrapaketekin loturiko istripuak gertatzeko probabilitateak areagotu egiten dira.

Makinak erabiltzean segurtasuna bermatzeko oinarrizko puntuetako bat indarrean dagoen araudia betetzea da. Besteak beste, 1215/1997 Errege Dekretua eta 1644/2008 Errege Dekretua, biak makineria egokitzeari buruzkoak. Hau da, segurtasuna ziurtatzen duen “IAT” moduko bat igaro behar dute; makineria berria, erabilia edo zaharra.

Ekipoak eta tresnak behar bezala mantentzen direla ziurtatzeaz gain, funtsezkoa da horiek erabiltzeko prestakuntza egokia izatea, baita ere,  horiek erabiltzeko segurtasun neurri guztiak zorrotz betetzea. Hona hemen makinak erabiltzean harrapatuta ez geratzeko prebentzio-neurri batzuk:

 

  • Arrisku-eremura ez sartzeko edo makina ustekabean martxan ez jartzeko beharrezkoak diren babesak, hesiak edo segurtasun-sistemak (aginte bikoitza, zelula fotoelektrikoak, eragingailu-sistema babestuak, etab.) badituela egiaztatzea.
  • Eginkizun bat errazteko edo arintzeko, segurtasun-elementuak ez blokeatzea edo manipulatzea.
  • Saihestu pieza mugikorrak dituzten gune edo elementuetara hurbiltzea.
  • Ez erabili makineriarekin uztartu daitezkeen eraztunak, kateak, osagarriak edo arropa lasaiak.
  • Mantentze-lanak beti makina geldirik dagoela egitea.
  • Makinerian akatsen bat detektatuz gero, berehala lana etetea.

Buletinera harpidetu