Hotz bidezko estres termikoa. Arriskuak eta prebentzio-neurriak

Segurtasun-ikasgaiak
Hotz bidezko estres termikoa. Arriskuak eta prebentzio-neurriak

Hainbat jarduera profesionaletan, hotzaren aurrean lan egitea egokitu daiteke, eta hori naturala edo artifiziala izan daiteke. Era horretan, beharrezko prebentzio-neurriak hartzen ez badira, hotz bidezko estres-egoera sortu eta langileen osasunean ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Hemen azalduko dizugu nola saihets daitekeen

Hainbat jarduera profesionaletan, hotzaren aurrean lan egitea egokitu daiteke, eta hori naturala edo artifiziala izan daiteke. Era horretan, beharrezko prebentzio-neurriak hartzen ez badira, hotz bidezko estres-egoera sortu eta langileen osasunean ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Hemen azalduko dizugu nola saihets daitekeen.

Hotzak eragindako estresa karga termiko negatiboa da, gehiegizko bero-galera, zenbait langilek jasaten dutena; faktore fisikoen eta klimatikoen efektuak konbinatuta gertatzen da, eta bero-trukeari eragiten diote.

Hotz bidezko estresa erosotasun-eremutik beherako tenperaturetan ager daiteke hain justu, bereziki lan sedentarioetan. Jakina, ingurumen-tenperatura zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta handiagoa da hotzaren bidezko estresa izateko arriskua, baina hotz bidezko estres-maila jakin baten aurreko erantzuna, neurri handi batean, gorputzak duen termoerregulazio-gaitasunaren eta pertsona bakoitzak duen jokabidearen araberakoa da.

Zaila da giro hotz bat soilik irizpide fisiologikoekin bereiztea, lan-motaren eta/edo norberaren ezaugarrien arabera (adina, generoa, morfologia, antropometria…) deserosotasun termikoaren sentsazioa izan baitaiteke 15 °C-tik beherako tenperaturatik aurrera. Gainera, haizea, airearen abiadura eta hezetasuna bezalako faktoreek sentsazio hori areagotu dezakete. Hala ere, argi dago 5 °C-tik beherako tenperaturen aurrean eta bereziki tenperatura negatiboetan gertatzen direnetan, arriskua berehalakoa dela.

Ondorengo lan-jarduera eta lanpostuek hotz-esposizioaren arriskua izan dezakete: nekazaritzako elikagaien industriako langileak, hotz-sistemen mantentze-lanetako langileak, berogailurik gabeko etxola finkoetan zaintza-lanak egin behar dituztenak, elikagaiak prestatzeko lanak egin behar dituztena,… Halaber, kanpoan lan egiten duten pertsonak: garraiolariak, nekazariak, lorezainak, autobideetako langileak, errepideen mantentze-lanetakoak, linea elektrikoetakoak, ekipo industrialetakoak, segurtasun eta zaintzako langileak, armadakoak, aireportuetako pistetako langileak. Horrez gain, altitudean lan egiten duten pertsonak: eski-estazioetako langileak, goi-mendiko gidariak, eraikuntzako langileak, erreskate-taldeak…

Egoera berean aurkitzen dira, baita ere, ur hotzetan edo ur hotzarekin kontaktuan lan egiten duten pertsonak: urpekari profesionalak, erreskate-taldeak, militarrak, arrantzaleak, petrolio-plataformetako lanak egiten dituztenak. Ur hotzetan egin beharreko lanei dagokienez, tenperatura bererako, uretan egoteko denbora-unitateko bero-galera airean ikusitakoa baino 25 aldiz handiagoa da.

Beroa asko galtzen den heinean, egonezina sortzen da, eta, pixkanaka-pixkanaka min-sentsazioa. Halaber, trebetasuna eta eraginkortasuna galtzen dira mugimenduetan, eta ibiltzeko eta lan fisiko zorrotzak egiteko zailtasunak ere izan daitezke. Aire oso hotza arnasteak goiko arnas traktuko mukosen mintzak hozten ditu, eta, denborarekin, baliteke narritadura, erreakzio mikro-inflamatorioak eta bronko-espasmoa eragitea.

Era berean, lesio itzulezinak gerta daitezke larruazalean eta beste ondorio larriago batzuk ere bai osasunean; hala nola, hipotermia eta izoztea, nahasmendu muskulu-eskeletikoak izateko arriskuaz gain.

Arriskuak murriztu ditzaketen prebentzio-neurriak:

  • Berogailua izatea lan sedentarioa egiten den lekuetan (zaintza-garitak…).
  • Edari beroak
  • Aldatzeko arropa izatea aldageletan, arropa bustiz gero.
  • Eskularruekin erabil daitezkeen ekipoak eta erremintak
  • Lurzorurako materialak hautatzea, muturreko hotzerako
  • Beroaren gailu erradiatzaileak
  • Hotz-kameretako ateak barrutik ireki ahal izatea.
  • Hotz-kamera batean harrapatuta geratuz gero, alarma pizteko soinu eta argi bidezko abisu-gailuak
  • Segurtasun-gailuen funtzionamendua aldizka
  • Lana antolatzeko, langileek parte hartzea
  • Kanpoko jarduerak planifikatzea, eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta.
  • Hotzean dauden ekipoen komunikazio- eta kontrol-sistema
  • Bikoteka lan egitea erraztea, eta banaka eta isolatuta egin beharreko lanetan, “hildako gizona” gailuak jartzea, luzaro geldirik egonez gero alarma-seinalea bidaltzeko.
  • Babesteko arropa egokia ematea eta erabiltzea, hezetasunaren eta airearen iragazkortasunaren aurreko isolamendu termiko eta babes eta guzti.
  • Esposizio-denborak
  • Berotzeko etenaldiak ezartzea horretarako egokitutako gune batean. Hobe da etenaldi luzeak egitea eta ez hain maiz, laburrak eta maiz egitea baino.
  • Hotzeko lanen alderdi ergonomikoak hobetzea, babes-ekipoaren eragin gogaikarria eta gehiegizko babesarekin loturiko ahalegina murriztuz edo ezabatuz.

Buletinera harpidetu