Laneko segurtasunari aplikatutako teknologia: Robotika
Segurtasun-ikasgaiak
Robotikak nabarmen egin du aurrera azken urteetan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan aplikatzerakoan, aurrerapen handia lortu da, arriskuen prebentzioa hobetzeko eta langileak hainbat sektoretan babesteko funtsezko tresna bihurtuz. Jakin nahi duzu nola egin den? Hemen kontatuko dizugu.
Robotikak nabarmen egin du aurrera azken urteetan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan aplikatzerakoan, aurrerapen handia lortu da, arriskuen prebentzioa hobetzeko eta langileak hainbat sektoretan babesteko funtsezko tresna bihurtuz. Jakin nahi duzu nola egin den? Hemen kontatuko dizugu.
Lan-ingurunean robotak integratzeak eraginkortasun operatiboa optimizatzeaz gain, arriskuak kudeatzeko modua ere eraldatzen duela erakutsi da, langileak egoera arriskutsuen aurrean egoteko aukera murriztuz.
Robotika LSOren panorama eraldatzen ari da, eta irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu arriskuak prebenitzeko eta langileak babesteko. Zeregin arriskutsuak bere gain hartzean, denbora errealean monitorizatzean eta ergonomia hobetzean, robotak oinarrizko aliatu izatera iritsi dira guztiontzako lan-ingurune seguruagoa bilatzeko.
Robotek gizakientzat berez arriskutsuak diren zereginak beren gain har ditzakete; hala nola, material toxikoak manipulatzea, altuerako lanak egitea edo muturreko baldintzak dituzten inguruneetan jardutea. Lan horiek roboten esku uztean, laneko istripuak izateko arriskua murriztu eta langileen osasuna babesten da.
Gainera, sentsoreak eta kamerak dituzten robotek denbora errealean monitorizatzeko lanak egin ditzakete, egoera ez seguruak edo arrisku-portaerak identifikatuz. Esate baterako, dronek sarbide zaileko eremuak ikuska ditzakete; hots, sabai edo egitura industrialak, eta egon daitezkeen akats edo arriskuen berri eman dezakete, gorabehera bihurtu aurretik.
Halaber, robotikak exoeskeletoak eta robot kolaboratiboak (cobotak) garatzeko aukera eman du, eta horiek langileei lagun diezaiekete karga astunak manipulatzen. Gailu horiek pertsonen gaineko karga fisikoa murrizten dute, lesio muskulueskeletikoak izateko arriskua minimizatuz eta laneko ergonomia hobetuz.
Robot kolaboratiboak gizakiekin batera lan egiteko diseinatu dira, eta lantokiko eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzen dute. Robot horiek zeregin errepikakorrak edo arriskutsuak egin ditzakete, langileei giza trebetasunak eskatzen dituzten jardueretan lan egiteko aukera emanez; hala nola, erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea.
Lan-prestakuntzaren arloan aplikatzeari dagokionean, robotika erabil daiteke arrisku-egoerak simulatzeko eta langileei larrialdien aurrean nola erreakzionatu behar duten irakasteko. Simulagailu robotikoek langileei aukera ematen diete beren trebetasunak ingurune seguru batean praktikatzeko, eta horrek egoera errealetarako prestakuntza eta konfiantza areagotzen ditu.
Erakundeek robotikak duen potentziala onartu behar dute arriskuak prebenitzeko estrategian funtsezko tresna gisa, eta laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko ezarri behar dute. Horretan inbertitu behar dute, teknologian eta eraginkortasunaren hobekuntzan inbertitzea ez ezik, langileen ongizatea hobetzean eta haiek babestean inbertitzea ere badelako, laneko istripuak eta gaixotasun profesional nabarmen murrizten laguntzen baitu.