Lanpostuan argi egokia edukitzearen garrantzia

Segurtasun-ikasgaiak
Lanpostuan argi egokia edukitzearen garrantzia

Lanean kontuan hartu beharreko alderdi bat argia da. Gure ikuspegiari eragin eta lana kaltetu ez ezik, gure aldarteari ere kalte egin dakioke.

Lanean kontuan hartu beharreko alderdi bat argia da. Gure ikuspegiari eragin eta lana kaltetu ez ezik, gure aldarteari ere kalte egin dakioke. Horregatik, kontuan hartu behar ditugu langileek aurre egin beharreko arriskuak, argi egokia edo nahikoa ez edukitzeagatik; eta baita gure lanean nagusitu behar diren prebentziozko argiztapen neurriak ere.

Argi egokia izatea funtsezkoa da lantokian burutzen diren zereginak, zonaldeak, zirkulazio bideak, eskailerak edo korridoreak ondo eta zailtasunik gabe ikusteko. Argi nahikorik ez badago, langileek akatsak egiteko arriskuak areagotuko dira eta ondorioz, baita istripuak sortzekoak ere. Eta hori ez ezik, begietan nekea eragiteaz gain; buruko mina, neka, suminkortasuna, umore txarra… sor ditzake.

Eta zera galdetuko diozu zeure buruari, zein da argiztapen egokia? Oso erraza: itxurak, koloreak, mugitzen ari diren objektuak eta erliebeak bereizten uzten digun argia da. Erraz eta nekatu gabe ikusten uzten digun hura, uneoro ikusmen konforta ziurtatuz.

Prebentzio neurriak

  • Argiztapen maila jardueraren eta lantokiaren arabera egokitzea. Kontuan hartu behar da, batez ere, ikusi behar diren xehetasunen tamaina, begiaren eta objektuaren arteko distantzia, objektuaren xehetasunen eta nabarmentzen den atzealdearen arteko kontrastea eta langilearen adina.
  • Legeak ezartzen dituen gutxieneko argiztapen mailak kontuan hartzea (486/1997 Errege Dekretua lantokiei buruzkoa). Mailak luxometro batekin neurtzen dira eta lux-etan adierazten dira (sortutako argiztapena adierazten du lumen bakoitzeko azaleko metro karratu batean). Gutxi ikusi behar den zonaldeetarako, gutxienekoak 100 lux dira (merkantziak manipulatzea, makinetako gelak); ikusteko premia moderatua denean (bulegoetako biltegiak, kontserba industriak), 200 lux; premia altuetarako (inprimatzeko makinak, lanak ordenagailuekin…), 500 lux eta oso premia altuetarako (koloreak ikuskatzea, bitxigintza), 1.000 lux.
  • Bonbilek, fluoreszenteek edo behe kontsumoko lanparek pantailak eraman beharko dituzte, zuzeneko ikuspegitik babesteko, itsutzea saihesteko.
  • Argia egoki zuzentzea, lehentasunez, lanean erabiltzen diren material eta objektuetarantz, materialarekiko islak saihestuz.
  • Lokalizatutako argia instalatzea behar duten lantokietan, argiztapen orokorra nahikoa ez denean. Argia zeihar kokatuta egon beharko da, ezkerraldeko sorbaldaren atzetik edo eskuinekotik, langilea ezkerra bada.
  • Gaizki dauden argi puntuak konpontzea baita hondatuta daudenak ere. Argi iturriak aldatzea, euren iraupena eta etekina kontuan hartuz.
  • Kontuan hartu koloreek eragin ditzaketen erreakzio psikiko emozionalak. Tonu bero eta ilunez margotutako sabaiek seriotasuna eragiten dute. Hala ere, kolore horiek hormetan eta lurretan, segurtasun sentsazioa sortzen dute. Zuriz margotutako hormak eta lurrak itsutu dezakete, argia oso bizia denean.
  • Laneko azalerak argi puntuen artean kokatzea eta ez horien azpian islak eta itsutzeak saihesteko.

Post hau irakurri ondoren, nolakoa da zure lantokiko argia? Zure ustez egokia da?

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).