OSALANek emandako aholkuak lanean beroaren efektuak prebenitzeko

Segurtasun-ikasgaiak
OSALANek emandako aholkuak lanean beroaren efektuak prebenitzeko

Uda iristearekin batera, tenperatura altuak erronka bihurtzen dira langileen osasunerako, batez ere nahitaez beroaren aurrean lan egin behar den sektoreetan. OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, hainbat gomendio garatu ditu lan-ingurunean beroaren ondorioak prebenitzeko. Aholku horiek funtsezkoak dira pertsonen ongizatea bermatzeko eta estres termikoarekin loturiko arriskuak minimizatzeko.

Uda iristearekin batera, tenperatura altuak erronka bihurtzen dira langileen osasunerako, batez ere nahitaez beroaren aurrean lan egin behar den sektoreetan. OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, hainbat gomendio garatu ditu lan-ingurunean beroaren ondorioak prebenitzeko. Aholku horiek funtsezkoak dira pertsonen ongizatea bermatzeko eta estres termikoarekin loturiko arriskuak minimizatzeko.

Tenperatura altuko denboraldi luzeetan estres fisiologiko metatzailea sortzen da giza gorputzean. Beroak osasunean dituen ondorioak hainbat modutan ager daitezke, eta funtsezkoa da esposizioaren egun berean gerta daitezkeela ulertzea; gehienetan horrela gertatzen da, baina esposizioaren ondorengo egunetan ere gerta daitezke.

Ondorio horiek zuzenean lotuta egon daitezke beroaren eraginpean egotearekin; hala nola, estres termikoa, deshidratazioa eta bero-kolpea. Baina zeharkako eragina ere izan dezakete, aurretik dauden gaixotasunak larriagotuz; esate baterako, gaixotasun kardiobaskularrak, arnasketakoak edo giltzurrunetakoak. Beraz, ezinbestekoa da erne egotea eta prebentzio-neurriak hartzea.

Lanean beroaren efektuak arintzeko, OSALAnek hainbat estrategia gomendatzen ditu:

 

Prebentzio-neurriak

  • Aklimatazio-programa egokia ezartzea, beroarekin lotura duten gaixotasunak izateko arriskua murrizteko. Prozesu horrek 7 eta 15 egun artekoa izan behar du. Langile bat oporrak edo laneko baja direla-eta lanera joan gabe egon bada, beharrezkoa da berriro berora egokitzea.
  • Langileen mantentze fisikoa sustatzea.
  • Lanpostuetatik gertu edateko ura ematea.
  • Langileek 20 minuturo ur freskoaren kantitate txikiak (baso bat, gutxi gorabehera) edatea sustatzea.
  • Laneko espazioetan, aireztatzeko eta/edo girotzeko sistema orokorrak ezartzea. Erosotasun termikoa hobetzeko, haizagailuak eta klimatizazio-ekipoak
  • Pertsianak, estoreak eta olanak erabiltzea itxitako lokaletan tenperatura jaisteko.
  • Erradiazio termikoko barne iturrien aurrean isolamenduak eta hesiak
  • Urrutiko kontroleko postuak instalatzea kontuan hartzea, beroaren eraginpean zuzenean egotea saihesteko.
  • Langileei beroaren, horren ondorioen eta jarraitu beharreko prebentzio-neurrien inguruko informazioa eta prestakuntza ematea.
  • Botikak hartzen dituzten langileen esposizioa kontrolatzea bereziki eta, hala badagokio, esposizio hori mugatzea, baldin eta medikazio horrek gorputzeko tenperatura erregulatzeko gaitasunari eragin badiezaioke.
  • Energia-gastu handia eskatzen duten zeregin astunak murriztea eta, ahal denean, laguntza mekanikoak ematea.
  • Beroaren eraginpean egoteko denbora edo intentsitatea mugatzea, zereginak txandakatuz.
  • Lanik astunenak eguneko ordu freskoenetan egitea programatzea.
  • Langileei aukera ematea beren lanerako erritmoa egokitzeko eta esposizioak norberak mugatzeko.
  • Errekuperazio-etenaldien maiztasuna handitzea; adibidez, orduro.
  • Talde-lana sustatzea elkarri gainbegiratzea eta gainkarga termikoaren sintomak detektatzea errazteko.
  • Atsedena hartzeko itzalguneak edo aire girotua duten lokalak egokitzea.
  • Arropa zabala erabiltzea sustatzea, ehun arinekoa eta kolore argikoa, eta burua babestea ere bai.

 

Langileentzako gomendioak

Funtsezkoa da langileek kasu bakoitzean hartutako prebentzio-neurriak betetzea, gomendio hauek jarraitzeaz gain:

  • Eguzkitik babestea: txanoak, kapelak, eguzkitako betaurrekoak erabiltzea eta eguzkitako krema ematea ez erretzeko eta larruazala babesteko.
  • Behar bezala hidratatzea: ur freskoa maiz edatea, baita egarririk ez daukagunean ere, ezinbestekoa da deshidratazioa prebenitzeko.
  • Janari arinak eta orekatuak: digestioa errazten duten eta gorputzean gehiegizko beroa sortzen ez duten janari arinak aukeratzea. Kafeina, alkohola edo azukre asko duten edaririk ez edatea. Ez dute egarria kentzen, eta deshidratazioa errazten dute. Entsalada, barazki eta fruta gehiago jatea, gatz mineralak berritzeko.
  • Arropa egokia: ahal den guztietan, arropa arina eta kolore argikoa erabiltzea, izerdia bota ahal izateko.
  • Aire libreko etenaldiak: geldialdiak egitea eta itzalean atsedena hartzea, gorputza giro berotik berreskura dadin.
  • Freskatzea: lanaldia amaitzean, dutxatu eta freskatzeak gorputzeko tenperatura normalizatzen laguntzen du.

Lanean beroaren efektuak prebenitzea enpresaren eta langileen artean partekaturiko erantzukizuna da. Neurri egokiak hartu eta gomendioak jarraitzen baditugu, lan-ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa berma dezakegu beroa egiten duen hilabete horietan zehar.

Buletinera harpidetu