Segurtasun datuen fitxa baten sekretuak (SDF)

Segurtasun-ikasgaiak
Segurtasun datuen fitxa baten sekretuak (SDF)

Lanean, substantzia arriskutsuekin kontaktuan egotea oso arriskutsua da horiek manipulatzen dituen langilearentzat. Babesa eta prebentzioa lortu beharreko helburu nagusiak dira eta, horretarako, segurtasun datuen fitxak (SDF) erabili behar dira.

Ba al dakizu zer diren? Zein zeregin dute arriskuen prebentzioan? Dokumentu honek produktuari edo prestakin kimikoari buruzko informazio zehatza dauka eta baita substantzia kimiko arriskutsuei buruz ere: ezaugarri fisikoak eta kimikoak, osasunari, segurtasunari, suari eta produktu kimikoak ingurumenean eragin ditzakeen arriskuei buruzko informazioa.

Laburbilduz, bere helburua honako hau da: substantzia kimikoekin modu seguruan nola lan egin eta ezustean horiek isurtzean nola jardun jakitea. Horretarako, modu errazean eta zehatzean idatzita egon behar da.

2017ko ekainetik edukian eta etiketen informazioaren eta segurtasun datuen fitxen itxuran aldaketak sartu dira. Arrisku esaldiak edo R esaldiak H arrisku adierezpengatik ordezkatu dira, zuhurtzia esaldiak edo S esaldiak,  P zuhurtzia aholkuengatik eta arrisku piktogramak ere aldatu dira. Oraingokoek beltz koloreko ikur bat dute atzealde zurian, marko gorri batekin, laukiak dira eta dena delako arriskuari buruzko informazio zehatza igortzeko balio dute (aurrekoak laranja kolorekoak ziren).

Hauxe da SDF batek derrigorrez eduki behar duen informazioa:

  • Substantziaren edo prestakinaren eta sozietatearen edo enpresaren identifikazioa.
  • Arriskuen identifikazioa.
  • Osagaien osaera/haiei buruzko informazioa.
  • Lehenengo laguntzak.
  • Suteen aurkako neurriak.
  • Ezustean isuriz gero hartu beharreko neurriak.
  • Manipulazioa eta biltegiratzea.
  • Eraginpean egoteko kontrolak/ norberaren babesa.
  • Ezaugarri fisikoak eta kimikoak.
  • Egonkortasuna eta erreaktibitatea.
  • Informazio toxikologikoa.
  • Informazio ekologikoa.
  • Eliminazioari buruzko xedapenak.
  • Garraioari buruzko informazioa.
  • Arauzko informazioa.
  • Bestelako informazioa.

 

Kontuan edukitzeko

SDF-a enpresaburuari zuzentzen zaio eta hura da informazioa bildu behar duena formatu egokietan, arriskuak lantokian behar bezala kudeatzeko; Estatuan ofiziala den hizkuntzan eskaini behar da; hornitzaileak entregatu behar du substantzia lehenengo aldiz hornitzen den datan; doan hornitu behar da paperean edo modu elektronikoan; hornitzailea bere edukiaren arduraduna izan beharko da; eta, azkenik, formakuntza egokia dutenek osatu behar dute.

 

Buletinera harpidetu