Segurtasuna altueran: material arineko estalkiak

Segurtasun-ikasgaiak
Segurtasuna altueran: material arineko estalkiak

Laneko segurtasuna funtsezkoa da, eta, batez ere, altuerako lanetan. Horregatik, Segurmanian merezi duen garrantzia eman nahi diogu: Altuerako instalazioen muntaian egiten duzu lan? Eguneroko lanean aldamioak erabili behar dituzu? Zure lan nagusiena lan bertikalak badira, irakur gaitzazu.

Laneko segurtasuna funtsezkoa da, eta, batez ere, altuerako lanetan. Horregatik, Segurmanian merezi duen garrantzia eman nahi diogu: Altuerako instalazioen muntaian egiten duzu lan? Eguneroko lanean aldamioak erabili behar dituzu? Zure lan nagusiena lan bertikalak badira, irakur gaitzazu.

Altuerako lan bat, lurretik 2 metrotik gora egiten den edozein jarduera da. Definizio hau kontuan hartuta, existitzen diren arriskuak kontuan hartu behar ditugu, eta baita gure segurtasunarengatik azpimarratu behar ditugun elementuak ere, besteak beste, material arinak.

Ba al zenekien nola jardun mota honetako piezekin topo egingo bazenu? Ez kezkatu, hona hemen horien aurkezpena:

Material arina egiturak estaltzeko erabiltzen da sarri, bere ezaugarri garrantzitsuenengatik: gutxi pisatzen du, merkea da, eta erraz garraiatzen da, besteak beste.

Gaur existitzen diren arrisku faktore desberdinak eta dagozkien prebentzio neurriak ezagutzera eman nahi dizugu.

Material arineko estalkien multzoaren barruan, pertsonak egituratik zehar mugitzen jasaten ez dituzten materialak aurkitzen dira; adibidez: beira, amianto – zementua, 100 mm lodiera baino gutxiko xafla ondulatua, poliesterreko erretxinak, arbela, teilak …

Altuerako lanei datxekien arrisku nagusiak estalkien bitarteko erorketak dira, materialean zuzenean zapaltzeagatik eta objektuak langileen gainean erortzea, estalkietan gehiegizko zamak ipintzeagatik. Hala ere, ezustekorik saihesteko kontuan hartu beharreko hainbat prebentzio neurri daude:

  1. Beharrezko segurtasun neurri GUZTIAK hartzea, bat bera ere ahaztu gabe, egin beharreko lana txikia bada ere.
  2. Beharrezko kartel guztiak instalatzea, baimenik gabekoek erabiltzea debekatzeko.
  3. Bertarako igarotzea edo sarrera blokeatzea, ahal bada, giltzaz.
  4. Uniformea eta norberaren banakako babeserako ekipoa BETI janztea. Altueran lan egiten bada, erorketen aurkako gailuak zuzen erabiltzea.
  5. Babesak instalatzea, besteak beste: barandak, pasabideak, bizitza kableak, etab. Berdin dio behin betiko edo behin-behinekoa bada, baina langileak aseguratu behar ditugu istripuak saihesteko.

Segurtasuna lehenengoa da, nahitaezkoa da lan inguruan aurre egin beharreko arriskuaz jabetzea, zuzen jardun ahal izateko. Babestu zeure burua!

 

Buletinera harpidetu