Soka bidezko sarbide-sistemak. Lan-lerroa eta segurtasun-lerroa, erorketa geldiarazten duten bi lerro independente

Segurtasun-ikasgaiak
Soka bidezko sarbide-sistemak. Lan-lerroa eta segurtasun-lerroa, erorketa geldiarazten duten bi lerro independente

Norbera erorketen aurka babesteko sistemek erabiltzailea babesten dute, erorketa libreak saihestuz edo geldiaraziz. Soka bidezko sarbide-sistemak erabiltzaileari aukera ematen dio lantokira sartzeko edo handik irteteko, erorketa librea prebenituz edo geldiaraziz, bereizita ziurtatutako bi azpi-sistema erabilita; hots, lan-lerroa eta segurtasun-lerroa. Jarraian adieraziko dizugu nolakoa izan behar duten soka bidezko sarbide-sistemak eta hori osatzen duten bi lerroak.

Norbera erorketen aurka babesteko sistemek erabiltzailea babesten dute, erorketa libreak saihestuz edo geldiaraziz. Soka bidezko sarbide-sistemak erabiltzaileari aukera ematen dio lantokira sartzeko edo handik irteteko, erorketa librea prebenituz edo geldiaraziz, bereizita ziurtatutako bi azpi-sistema erabilita; hots, lan-lerroa eta segurtasun-lerroa. Jarraian adieraziko dizugu nolakoa izan behar duten soka bidezko sarbide-sistemak eta hori osatzen duten bi lerroak.

Norbera erorketen aurka babesteko sistema orok hainbat osagai edo ekipo (NBE) ditu, eta horiek gorputzari heltzeko gailu bat izan behar dute beti, konexio-sistema baten bidez ainguratze bati konektatua.

Soka bidezko sarbide-sistemaren oinarrizko ekipoa honako hauek osatzen dute: lanerako lerro edo soka bat, segurtasuneko lerro edo soka bat, bi ainguratze-puntu desberdin, soka erregulatzeko A motako gailu bat, soka erregulatzeko B eta C motako gailu bat eta arnes bat. Ondoren, haiek elkar konektatzeko, beharrezkoa da beste ekipo batzuk erabiltzea (konektoreak, amarratze-ekipoak…)

Bi lerroak edo sokak NBE gisa hartzen dira, eta arau-aldetik ezaugarri eta baldintza berak bete behar dituzte, baina lotzeko sistema independentea izan behar dute, lerro-mota bakoitzerako erregulazio-gailu egokia. Gaur azalduko dizugu lerro edo soka bakoitzarekin zer gailu erabili behar diren.

Soka bidezko sarbide-sisteman, bi lerroak egonkorrak dira, erabiltzailea gorantz eta beherantz mugitzen den bitartean. Lanerako lerroa edo soka sartzeko, igotzeko, jaisteko eta eusteko bitarteko gisa erabiltzen da. Segurtasuneko lerroa edo soka, aldiz, segurtasun-berme gisa erabiltzen da, eta soilik tenkatuta egongo da lanerako lerroak huts egiten duenean.

Bi lerroek edo sokek ezaugarri berak dituzte, baina eusteko sistema independentea izan behar dute, ainguratzeko bi puntu ezberdinekin. Erabiltzailea bi lerroetara konektatzeko, arnesaren krokatze-puntuak erabiltzen dira. Lerro edo soka bakoitzak ainguratze-puntu seguru eta independente bati lotuta egon behar du, beti erabiltzailearen gainetik jarrita.

Sokak zorroarekin txirikordatutakoak izan ohi dira, erdiestatikoak edo luzapen-koefiziente txikikoak. A motako ziurtagiria izan behar dute, eta 22kN-ko (terminal prestaturik gabe) edo 15 kN-ko (terminal prestatuekin) erresistentzia estatikoa bermatu behar dute.

Arau orokor gisa, lan bertikaletarako erabiltzen diren A motako soketarako gehien erabiltzen den diametroa 10 edo 10,5 mm-koa da; aldiz, kasu bakoitzean erabili beharreko mota eta diametroa soka erregulatzeko gailuaren fabrikatzaileak ezarritakoa izango da. Beste soka osagarri bat erabili behar izanez gero, komeni da beste kolore batekoa izatea edo argi eta garbi diametro txikiagoa izatea, nahasketarik gerta ez dadin.

Sokak beti kontserbazio-egoera onean eduki behar dira, haien portaera kalte dezaketen mugak edo arriskuak kontuan hartzearekin batera; hala nola, tenperatura, produktu kimikoa, urradura,  korapilatzea, UV bidezko degradazioa, … horien aurrean zaindu ahal izateko.

Behar bezala mantenduta egongo dira, eta garbiketa- eta desinfekzio-maila orokor ona izango dituzte, era horretan, tarteka sokak ikuskatuko dira eta biltegiratzeko baldintzak kontrolatuko dira. Erabiltzeko baldintza onetan aurkitzen ez badira, beharrezko zehaztapen guztiak betetzen dituzten berri batzuk ezarriko dira.

Buletinera harpidetu