Txukuntasuna + ANTOLAKETA ETA GARBIKETA = Segurtasuna

Segurtasun-ikasgaiak
Txukuntasuna + ANTOLAKETA ETA GARBIKETA = Segurtasuna

Lantoki seguru bat bermatzeko hiru osagai baldin badaude, horiek honakoak dira: txukuntasuna, ANTOLAKETA ETA GARBIKETA.

Badirudi erraza dela hirukote irabazle hau lortzea, baina gauza guztietan bezala, erraza diruena, ez da hain erraza gizakiok dugun sen muzinenetariko bat erabiltzea suposatzen baitu: sen ona.

Bai bulego batean edo bai obrarik zikinenean lan egin, txukuntasuna, ANTOLAKETA ETA GARBIKETA ezinbestekoak dira lan arriskuak murrizteko, produktibitatea hobetzeko eta lan ohitura zuzenak sortzeko. Laburbilduz; lekua ondo seinaleztatuta (aribide argiekin eta zehatzekin), materialak zuzen bilduta eta erremintak (mailu bat zein boligrafo bat), makinak eta lan arropak garbiak eta dagokien lekuan edukitzean datza.

Lan gunea txukun eta garbi mantentzen bada, adibidez, estropezu egiteko, erortzeko edo materiala galtzeko aukera desagertuko da. Lanak produktu arriskutsuak erabiltzea behartuz gero, txukuntasunik ezak eta zikinkeriak, esate baterako, sute bat edo isuri toxiko bat eragin dezakete. Eta norbaitek ez badu su-itzalgailua dagokion lekuan utzi, ondorioak are okerragoak izan daitezke.

Baldintza egokiak mantentzeko giltzarriei buruzko legeak:

  • Pasaguneak, irteerak eta lantokien zirkulazio bideak eta, bereziki, larrialdietarako irteerak trabarik gabe egon beharko dira.
  • Lan guneak, zerbitzu lokalak barne, eta dagozkien ekipoak eta instalazioak aldian-aldian garbituko dira eta beharrezkoa den guztietan. Hondakinak, gantz orbanak, substantzia arriskutsuen hondakinak eta istripuak eragin edo lan giroa kutsatu dezaketen gainerako hondakin produktuak ahalik eta azkarren kenduko dira.
  • Garbiketa eragiketek ez dute arrisku iturririk eragin behar horietaz arduratzen diren langileentzat, edo hirugarrenentzat, beraz, horretarako, une, modu eta baliabiderik egokienekin burutuko dira.

Dena eraginkorra izan dadin, sail eta langile guztiak nahita nahiez inplikatu behar dira, euren lan maila edozein izanda ere. Horri dagokionez, garrantzitsua da zuzendaritzak talde osoko komunikazioarekiko eta parte-hartzearekiko konpromisoa gain hartzea. Horrela bakarrik lan ohitura berriak eta bermetako prebentzio kultura bat sortuko da.

Arauak errazak dira. Honakoa besterik ez da egin behar: zikintzen dena berehala garbitu, beharrezkoa ez dena kendu eta erabilgarria dena bakarrik sailkatu, materiala gordetzeko eta erraz aurkitzeko guneak gaitu eta gauza bakoitza erabili eta gero dagokion lekura itzuli.  Puntu honetan segurtasuna oinarritzen den hirugarren funtsa agertzen da: seinaleak.

Seinale zuzenak ez dagozkio bakarrik labaintzeko aukera ohartarazteari, material arriskutsuen abisuei, edo makina bat erabiltzeko gomendioei. Esanahi zabalagoa dute eta erabilgarritzat jo diren gauza horiek bildu diren lekuak eta horiek antolatzeko erari hoberena identifikatzea hartzen dute barne (ez da gauza bera dokumentuak edo eduki kimikoa duten bidoiak artxibatzea, esaterako).

Laburbilduz, berebiziko abantailak dituzten lan ohiturak bereganatzean datza, alegia: erosotasunez lan egitea inguru txukunean eta seguruan.

Buletinera harpidetu