Ba al zenekin NBE bat benetan hala dela hurrengo baldintza hauek betetzen baditu?

Ba al zenekien
Ba al zenekin NBE bat benetan hala dela hurrengo baldintza hauek betetzen baditu?

Eskularru edo betaurreko oro ez da norbera babesteko ekipamendu bat (NBE). NEB honela definitzen da: langile batek janzteko edo eusteko edozein ekipamendu, lanean bere segurtasuna edo osasuna mehatxatu dezakeen arrisku edo arriskuetatik babesteko.

Eskularru edo betaurreko oro ez da norbera babesteko ekipamendu bat (NBE). NEB honela definitzen da: langile batek janzteko edo eusteko edozein ekipamendu, lanean bere segurtasuna edo osasuna mehatxatu dezakeen arrisku edo arriskuetatik babesteko.

NBE batek hiru baldintza hauek bete behar ditu: janztea edo eustea, banakakoa eta aurre egin beharreko arriskuetatik babestea.

Lehenengo baldintza arriskuari aurre egin behar dion langileak jantzi eta eutsi behar izateari dagokio (adibidez, soldadore baten pantaila). Horregatik, irizpide horren arabera, norberaren babes ekipamendutzat jo ezin diren beste elementu mota egon badaude, besteak beste, eserleku isolatzailea, ez duelako “janztearen edo eustearen” baldintza betetzen.

Bigarren baldintzak NBE lantokian erabili behar dela exijitzen du, bertan dagokion araudia aplikatzen baita, eta langileak erabili behar du, norberaren eta banakako erabilerarako. Baina, ohiz kanpoko zenbait egoera existitzen da, non higiene baldintza zuzenak aplikatuz gero, beste pertsona batek NBE bera erabili lezakeen.

Hirugarren baldintza NBE erabilgarritasunari dagokio: langilearen babeserako erabiltzen da. Oro har, ekipamendu hau gorputzaren atal bat edo atal bat baino gehiago eta arriskuaren arteko babesa da, hortaz, hura erabiltzeko baldintza langilea aurre egin beharreko arriskutik babestea da edo istripu batetik eragindako kalteak saihestea edo murriztea. Babes kimikorako eskularru batzuk larruazalaren eta substantzia kimikoaren arteko harresi bat dira; erradiazioen aurkako okular iragazlea batek begiak kaltetzea saihesten du, eta. Horrela hamaika adibide aipa genezake.

Norberaren babeserako ekipamenduak norberaren burua babesteko erabiltzen dira eta ez hirugarren pertsonak. Horregatik, adibidez, osasun esparru zehatzetan erabiltzen diren musukoak ez dira NBE bat, horiek ez kutsatzeko diseinatu direlako eta ez erabiltzen duenaren burua babesteko. Era berean, identifikatu gabeko inolako arriskutik babesten ez duen laneko arropa ez da NBEtzat joko. Esate baterako, hegaldiko laguntzaileen edo ostalaritza langileen uniformeak. Hala ere, zenbait arropa NBEtzat jotzen da, besteak beste, bazterbideetako konpontzaileen arropa islatzailea. Horrelakoetan, arropari esker, langilea ikus daiteke errepidean lanean egiten ari denean, istripu bat jasateko arriskua murriztuz.

 

Iturria LOSIN

 

Buletinera harpidetu