Nerabeak eta COVIDekiko sentsibilitatea

Bizitza seguruak
Nerabeak eta COVIDekiko sentsibilitatea

Konfinamenduan nerabeek ezusteko ona eman ziguten. Ohiz kanpoko egoera batera egokitzeko duten gaitasun handia erakutsi ziguten. Konfinamendua guztiontzat latza izan bazen, kolektibo horretarako, askatasun eza oraindik latzago izan zen.

Konfinamenduan nerabeek ezusteko ona eman ziguten. Ohiz kanpoko egoera batera egokitzeko duten gaitasun handia erakutsi ziguten. Konfinamendua guztiontzat latza izan bazen, kolektibo horretarako, askatasun eza oraindik latzago izan zen.

Bizitzaren etapa honetan, berdinen arteko taldearekin, erreferentziazko taldearekin konektatuta egotea ezinbestekoa da, dagoeneko, ez baita nahikoa jatorrizko taldearekin soilik kontaktuan egotea. Konfinamenduak denboraldi batez eragotzi zien eta normaltasun berrira itzultzea ere oztopoak jartzen ari zaizkie.

Nerabeak etengabeko aldaketa pertsonalen fase batean murgilduta daude, eta horiei koronabirusak gure bizitza estiloan eragindako aldaketak gehitu behar zaizkie. Euren sentimenduak adierazteko zailtasunak dituztenez, ez zaie erraza egingo sentitzen dutena, prozesatzen dutena, desiratzen dutena hitzen bidez adieraztea. Horrek guztiak berez zaila den gurasoekin duten harremana okertu dezake, eta koronabirus garai honetan oraindik ere okerragoa izan daiteke.

Zenbait nerabek sentiberatasun, tristura, beldur, kezka, apatia, etsipena, amorrua, haserrea, edo antsietate eta estres handiago adierazi dezake. Gazteek etengabe dihardute euren barrunbearekin borrokan eta euren zalantzak ez elikatzen irakatsi behar zaie.

Birusarekin elkarrekin bizi ari diren garai honek gogotsu izatearen garrantzia ulertzen lagunduko die, alegia, behar izatearen sena, laguntasunaren sena, guztiok dugun etsaiaren aurka bat egitea, neure buruaz zaintzearen betebeharra besteak zaintzeko, gizarte erantzukizuna.

Covid aurkako araudiaren muga eta debeku guztien aurrean, bi modu desberdinetan jardun dezakete: sentsibilitatea adieraziz, egoera onartuz eta ulertuz eta eskatzen denarekin kolaboratuz edo, bestalde, araudiaren eta debekuaren aurka egin dezakete eta asalduraz eta axolagabekeriaz jardunez,egoera eta jokabide arriskutsuaz sortu eta mantenduz, birusa kutsatzearen eta zabaltzearen ondorioarekin.

Bigarren aukera hori saihesteko, laguntzeko aukera eskaini behar zaie, konpromisoa hartzeko aukera, erantzule agertzeko, barruan duten hoberena kanporatzeko. Horretarako,  umore sena erabili behar da. Etapa honetan oso agerian dago, non batzuetan gauza oroz eta ororengatik barre egiten duten. Norberekeria solidaritate, eskuzabaltasun bilakatzea lortu behar da.

Haiekin malguagoak izatea, baikortasuna eta konfiantza igortzea, gainbegiratuta, baina, azken finean, konfiantza. Ulermena lantzea, ulermena mugetatik haratago eta baita solidaritatearen espiritua ere. Eta hitz egitea, horiekin asko hitz egitea.  Egoera honek guztioi exijitzen diguna eta eskatzen dizkigun sakrifizioak ulertzen saiatzea.

Eta batez ere, eredugarri izatea, nerabeek behatuko gaituzte,  gure jokabideei erreparatuko diete. Gure bertsiorik hoberena erakustea gure esku dago, covid-en aurkako segurtasun neurriak zehatz-mehatz betez.

Buletinera harpidetu