Praktikatu atseden aktiboak zure lanean

Bizitza seguruak | 28/03/2019
Praktikatu atseden aktiboak zure lanean

Ordu asko lanean emateko ohitura daukagu, ordenagailu baten aurrean eserita, astean zehar kirola egiteko denborarik gabe. Diru falta handicap bat izan ez dadin, hasi atseden aktiboak praktikatzen lanean.

Ordu asko lanean emateko ohitura daukagu, ordenagailu baten aurrean eserita, astean zehar kirola egiteko denborarik gabe. Diru falta handicap bat izan ez dadin, hasi atseden aktiboak praktikatzen lanean. Zure osasunari on egiteko aukera ona, alderdi guztietan: maila kardiobaskularrean, arnas mailan eta  kognitiboan eta denbora luzez izandako jarrerek eragindako ondorengo milak prebenitzeko ere. Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe!

Izan ere, lan egiten ari zaren bitartean, atseden bat egitea, ariketa terapeutikoak egiteko, uste baino onuragarriagoa da. Jakin nahi al duzu zeintzuk diren onura horiek? Estresa murrizten du, neke fisikoa eta mentala jaisten du, laneko kalitatea hobetzen du, muskuluak erlaxatzen laguntzen du eta odol zirkulazioaren alde egiten du.

Hona hemen zertan datzan atseden aktiboak egitea. Ariketa zehatzez osatutako errutina labur batean datza (10 edo 15 minutukoa) eta lantokian bertan egin daitezke. Oinarrizko ariketak eta ariketa funtzionalak dira, giharrak lantzeko, artikulazioak mugitzeko, luzatzeko eta erlaxatzeko ariketak.

Ez utzi gomendatzen dizkizugun ariketa hauek praktikatzeari:

  • Aldaketako mugimendu zirkularrak.
  • Luzaketak, sorbaldak 90° altxatuz eta beste besoarekin ukondoetan presio txiki bat eraginez.
  • Burua alde batera biratu kokotsa sorbaldaren ia norabide berberean geratu arte. Ondoren, egin ariketa hau beste aldera biratuta.
  • Burua atzerantz bota eta 5 minutu eman jarrera honetan.
  • Sorbaldak jaso belarrietarantz eta jarrera honetan 10 minutuz egon.
  • Txorkatilako mugimendu zirkularrak egin.
  • Besoak aurrerantz luzatu, elkartu ahurrak eta eskua gorantz eta beherantz mugitu.
  • Erlaxazio ariketak egin: arnasa hartu eta bota sabela uzkurtuz eta gorputzaren atal bakoitza erlaxatuz. Arnasa ahalik eta sakonena, motelena eta erritmikoena izan behar da.

Atseden aktiboak hainbat astez praktikatu ondoren, estres mailak murrizten dira, autoestimua hobetzen da, kontzentrazioak onera egiten du, gaixotasunekiko arriskua jaisten da, motibazioa eta pertsonen arteko harremanak sendotzen dira, artikulazioen eta giharren estresa askatzen du eta zereginak hobeto egiten laguntzen du. Aprobetxatu atsedenaldi hori eta hobeto sentituko zara!

Buletinera harpidetu