Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna

Segurmania
Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna

Urtero bezala, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna izaten da.

Urtero bezala, apirilaren 28an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna izaten da. Egun hori 2003. urtean hautatu zuen Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) oroitzapen horretarako.

Aurten, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna eta lan segurua, osasungarria eta duina sustatzeko urtero antolatzen den nazioarteko kanpaina inoiz baino bereziagoak eta garrantzitsuagoak izango dira. Izan ere, aurten, LANEk ehun urte beteko ditu, eta, ondorioz, laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko Erakundea lanean aritu den 100 urte horien balantzea egin nahi du.

Horretarako, LANEk txosten orokorra aurkeztuko du, eta, bertan, laneko segurtasunaren eta osasunaren bilakaera jasoko da, LANE sortu aurretik hasi (1919. urtea) eta gaur egun arte, eremu horretan eragina izan duten gertaera nagusietatik igaroaz, LANEk hobetzeko erabilitako moduan ere eragina izateagatik.

Baina hori ez da dena, LANEk etorkizunera ere begiratzen jarraitu nahi baitu, ahalegin horiek egiten jarraitzeko, arlo askotan aldaketa garrantzitsuak eta guztiz azkarrak gertatzen ari diren garai hauetan. Hortaz, txosten orokorrean bestelako aldaketak ere jasoko dira, enplegu-modalitatekoak, teknologiarenak, (digitalizazioa eta CIT, plataforma digitaletako lana, automatizazioa eta robotika), demografiarenak, globalizazioarenak, aldaketa klimatikoa eta segurtasunaren eta osasunaren dinamikan eta antzeko lanbideen izaeran eragina duten bestelako bultzatzaileenak, garapen bidean dauden herrialdeetan eta herrialde garatuetan irauten duten arriskuak eta onartutako aldaketak ahaztu gabe.

Hori dela-eta, apirilaren 28an egingo den Munduko Egun Ofiziala soilik irteerako abiapuntua izango da, urtearen gainerako egunetan ekitaldi eta jarduera ugari antolatuko baitira mundu-mailan, segurtasunaren eta osasunaren eta lanaren etorkizunaren inguruan.

2019.urtean zehar, Laneko Segurtasuna eta Osasuna protagonista aktiboak izango dira LANEk 100 urte hauetan pilatutako ezagutzak eta ekintzak eraikitzen jarraitzeko egingo duen kanpainan; gainera, horrekin batera, prestatzen jarraituko du guztiok nahi dugun lanaren etorkizunak dakarzkigun aldaketei aurre egin eta horiek baloratzeko.

Guri dezente falta zaigun arren ehun urte betetzeko, Segurmaniatik erronkarekin bat egin nahi dugu, eta, horrela, konpromisoa hartzen dugu hori lortzeko ahaleginak gehitzen jarraitzeko, guztiok helburu bera lortzeko lan egiten baitugu; alegia, istripuak saihestea, bizitzak salbatzea eta laneko ingurune seguruak eta osasungarriak sustatzea. Horixe da kontua, segurtasunaren eta osasunaren inguruko prebentziozko kultura sustatzea.

Buletinera harpidetu