Su bat itzaltzea: nola joka dezakegu?

Segurtasun-ikasgaiak
Su bat itzaltzea: nola joka dezakegu?

Edozein esparrutan, garrek alarma eta beldurra sortzen dute baita panikoa ere. Bai lan inguruan eta bai egunerokotasunean, sute bat nola saihestu daitekeen jakitea garrantzitsua da.

Gauza gutxik suak bezalako suntsipena eragiten du. Edozein esparrutan, garrek alarma eta beldurra sortzen dute baita panikoa ere. Bai lan inguruan eta bai egunerokotasunean, sute bat nola saihestu daitekeen jakitea garrantzitsua da. Sutea dagoeneko sortu denean, nola jardun dezakegun jakitea ere beharrezkoa da. Sua dagoen tokian daudenen esku dago eragindako kalteak gutxienekoak izatea, batez ere, galera pertsonalei dagokienez.

Lan esparruan arau garrantzitsuenetariko bat langile guztiek suak itzaltzeko ekipoak non dauden jakite da. Noski, nola erabiltzen diren ere jakin behar dute. Su-itzalgailu bat gailu erraza dirudi, gar bat gertutik ikusteak eragiten dituen nerbioek eta tentsioak gauzak konplikatu arte. Komenigarria da langile guztiei xehetasun guztiak irakastea, besteak beste,  ezin direla sute guztiak modu berean itzali edo su-itzalgailu bera ez dela egokia erregai mota guztietarako. Halaber, gailua CO2ekoa bada eskularruak erabili behar direla eta ez dela inoiz eskua difusorearen gainean jakitea beharrezkoa da, izozketaren eraginez erretzeko arriskua dagoelako.

Sute baten aurrean, lasai mantentzea garrantzitsua da eta baita lankideei eta saileko buruari abisatzea ere. Sutea menperatu daitekeela pentsatzen bada, su-itzalgailu egokia erabili behar da. Haizeari bizkarra emanda edo aire korronteen alde aurre egin behar zaio. Hori bai, kontuan hartu behar da su-itzalgailu eramangarriak eraginkorrak direla sute txikien aurrean bakarrik. Zalantza izanez gero, alerta jo ondoren eta baldin eta arriskurik ez badago, ate eta leiho guztiak itxi behar dira. Ondoren, leku seguru batean kokatu.

Su-itzalgailuak ez dira txaketa zintzilikatzeko apaingarriak. 1,70 metro altueran gehienez ipiniko dira eta ez da inoiz horien gainean edo inguruan objekturik jarriko. Horrek hura ikustea edo hartzea oztopatu lezake. Derrigorrezko urteko ikuskapena pasa dutela egiaztatu ondoren, gailu hauek hamabost egunez behingo proba bat pasa behar dute presio hidrostatikoa egiaztatzeko. Langile espezializatuak arduratu behar dira bi proba horiek burutzeaz. Erabili badira (gertakari txiki baterako izan bada ere) ez dira inoiz bere lekura itzuli behar.  Hauek entregatu behar dira berriz kargatzeko eta guztiz beteta dagoen batengatik berehala ordezkatzeko.

 

Elektrikoak eta gaseosoak

Su garrak instalazio elektriko batean zabaltzen badira, korrontea eten egin behar da sua itzaltzen hasi baino lehen. Ezin bada hori egin, sua itzaltzen saiatzen ari direnek ekipo isolatzailea eduki behar dute. Gasek eragindako sute bat bada, horien hornikuntza eteten saiatu behar da. Horretarako, langileek jakin behar dute non dauden itxiera balbulak.

Suak nahasmendua sor dezake. Batzuetan badirudi erabat itzalita dagoela, baina ez da beti hala izaten. Horregatik, erabat itzali dela eta su-gune guztiak desagertu direla ondo ziurtatu behar da. Lekua utzi baino lehen, egiaztatu behar da tenperatura jaitsi dela eta ke handia sortu bada, tokia aireztatu behar da.

 

 

Buletinera harpidetu