Basoko-lanetan Mozteko eta Ateratzeko zereginen segurtasun-jarraibideak

Segurtasun-ikasgaiak
Basoko-lanetan Mozteko eta Ateratzeko zereginen segurtasun-jarraibideak

Aurreko argitalpen batean, baso-lanetako segurtasun-jarraibideak jorratu genituen ikuspegi orokor batetik. Gaur, beste urrats bat emango dugu, eta basoko-lanen funtsezko bi fase landuko ditugu: moztea eta ateratzea. Bi lanak oso lotuta daude, eta zorrotzak eta arrisku handikoak dira. Lan-taldearen plangintzak, teknikak eta koordinazioak ondo egindako lanaren eta istripu larri baten arteko aldea markatzen dute.

Aurreko argitalpen batean, baso-lanetako segurtasun-jarraibideak jorratu genituen ikuspegi orokor batetik. Gaur, beste urrats bat emango dugu, eta basoko-lanen funtsezko bi fase landuko ditugu: moztea eta ateratzea. Bi lanak oso lotuta daude, eta zorrotzak eta arrisku handikoak dira. Lan-taldearen plangintzak, teknikak eta koordinazioak ondo egindako lanaren eta istripu larri baten arteko aldea markatzen dute.

Moztea baso-lanaren lehen une kritiko handia da. Ipurditik mozteko, adarrak kentzeko edo trontzatzeko lanak “zuhaitz bat moztea” baino askoz ere gehiago direnez, ezinbestekoa da jardun aurretik ingurua aztertzea. Zuhaitz bakoitzak bere portaera du erorketan, haren tamainaren, inklinazioaren, egoeraren eta lurraren maldaren arabera.

Hori dela-eta, motozerra edo prozesadore bat abian jarri aurretik, ezinbestekoa da zuhaitza erortzeko eremua ezagutzea, oztopoak identifikatzea, segurtasun-distantziak definitzea (kontuan izanik linea elektrikoak) eta, mozten hasi aurretik, beti ihesbide garbia prestatzea beti.

Mozketa eskuz egiten denean, motozerra behar bezala erabiltzea oinarrizkoa da. Egoera onean dagoela egiaztatu behar da, segurtasun-sistema operatibo guztiekin erabili behar da, eta NBE egokiak ondo jarrita izan behar dira beti. Itxuraz txikiak diren xehetasunek (tartean, motorra gelditzea batetik bestera mugitzeko, makina itzalita dagoela depositua betetzea edo garraiatzen denean motozerraren ezpata eta katea zorro zurrun batekin babestea) alferrikako suteak, ebakiak eta istripuak saihesten dituzte.

Angelu eta erro mozketak (norabidea eta erorketa) behar bezala egin behar dira; horretarako, kontuan izan behar dira, besteak beste, orografia, beste zuhaitz batzuen presentzia, haizearen norabidea eta abiadura, zuhaitzaren geometria, hirugarrenei kalteak egiteko aukera eta erorketaren norabidea kontrolatzeko baliabide mekanikoak behar diren ala ez ikustea.

Gainera, inoiz ez da zuhaitz bat eraisten hasi behar erorketaren eragin-eremuan inor badagoen ala ez egiaztatu gabe, ez da jada ipurditik moztuta dagoen zuhaitz baten azpiko maldan inoiz jarri behar, ezta adarrak moztu eta trontzatu enborraren gainean ere.

Prozesadorearekin egiten den mozketa mekanizatuak azkartasuna emateaz gain, arriskuak murrizten ditu, baina kontuan hartu ezin diren beste batzuk ere sortzen ditu. Funtsezkoa da makinaren mantentze-lanak egitea, gerrikoa erabiltzea, kabinak sarrera eta irteera egokiak izatea (eskaileratik edo aurreikusitako sarbidetik) eta ingurunea etengabe egiaztatzea.

Eserleku moteldu bat izatea gomendatzen da, erregula daitekeena. Debekatuta dago makinetan eta kabinetan pertsonak garraiatzea. Abiadura lurraren baldintzetara egokitu behar da, ateak itxita eduki behar dira eta makina gune egokietan aparkatu, erortzeko arriskurik gabe, balaztak jarrita eta pizteko giltzak aterata.

Baso-ustiapeneko zirkulazioa antolatu behar da talkak saihesteko, eta gidaria eta gainerako langileak komunikatzeko metodo argia eta garbia sortu behar da; adibidez, txilibitua, zeinu bisualak, hari gabeko entzungailuak edo beste edozein metodo eraginkor erabilita.

Maniobrak ez dira egin behar ekintza-eremuan pertsonarik ez dagoela ziurtatu gabe, eta seinaleztatzaile bat izatea ezinbestekoa da ikuspen gutxiko eremuetan. Ez da lanpostua utzi behar kargak zintzilik badaude.

Behin zuhaitza lurrean egonda, ateratzeko fasea abian jarriko da: lotzea, arrastaka eramatea, biltzea eta kargatzeko lekura eramatea. Hemen arriskua lursail irregularretan zamak mugitu behar direnean sortzen da. Lotzen duen pertsonaren eta makina gidatzen duenaren arteko koordinazioak erabatekoa izan behar du, komunikazio-protokolo argiekin.

Horrez gain, arrastan eramateko makinak (skidder edo arrastatzailea), mozteko makinak bezala, abiadura egokietan zirkulatu behar du, zuloetara, maldetara eta oztopoetara egokituz eta segurtasun-distantziak errespetatuz, bereziki linea elektrikoetatik gertu. Makineria mota horrekin, lehen prozesadorearen erabileraren inguruan aipatutako segurtasun-jarraibide berberak bete behar dira.

Aurretik plangintza on bat eginez gero, arreta etengabe mantenduz gero eta babesteko ekipamenduak behar bezala erabiliz gero, mozteko eta ateratzeko lanak seguruak izango dira. Izan ere, mendian esperientzia garrantzitsua da, baina prebentzioak babestu egiten du.

Buletinera harpidetu