Ba al zenekien BIM Metodologiari esker arriskuak identifikatu, ezabatu edo murriztu daitezkeela simulazio bat sortuz?

Ba al zenekien
Ba al zenekien BIM Metodologiari esker arriskuak identifikatu, ezabatu edo murriztu daitezkeela simulazio bat sortuz?

Arriskuak agertu aurretik haiei aurre hartzea da prebentzioaren oinarrizko printzipioetako bat. Eraikuntza bezalako sektorean, arriskuak ugariak eta aldakorrak dira, eta obra “ikusteko” aukera ematen duten tresnak izatea aurrerapen argia da laneko segurtasun eta osasunean. Testuinguru horretan, BIM metodologia funtsezko aliatu gisa finkatu da.

Arriskuak agertu aurretik haiei aurre hartzea da prebentzioaren oinarrizko printzipioetako bat. Eraikuntza bezalako sektorean, arriskuak ugariak eta aldakorrak dira, eta obra “ikusteko” aukera ematen duten tresnak izatea aurrerapen argia da laneko segurtasun eta osasunean. Testuinguru horretan, BIM metodologia funtsezko aliatu gisa finkatu da.

BIM metodologia (Building Information Modeling) lan egiteko modu kolaboratiboa da, eta proiektu baten informazio garrantzitsu guztia biltzen duen eredu digital partekatu batean oinarritzen da. Ez da software zehatz bat, baizik eta eraikuntzari bizi-ziklo osoan laguntzen dion sistema bat, diseinutik hasi eta eraispenera arte, eta aukera ematen du datu teknikoak, antolamenduzkoak eta prebentziokoak modu koordinatuan kudeatzeko.

Prebentzioaren ikuspegitik, BIM metodologiaren balio handienetako bat simulatzeko duen gaitasuna da. Obrak hasi aurretik, ereduari esker, diseinua nahiz eraikuntza-prozesua birsortu daitezke, lan-baldintzak ikusi eta inkoherentziak, interferentziak edo egoera arriskutsuak detektatu. Horrela, aurrez zuzendu ahal izango dira, inprobisazioak saihestuz eta lan egin behar den unean arriskuak murriztuz.

Hainbat etapa erabiltzen dira aktibo baten bizi-zikloan zehar BIM metodologiaren prebentzio-aukerak aztertzeko. Diseinu-fasean, BIM metodologiak gaitasun handiena eskaintzen du laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko. Prebentzioa hasieratik txertatzeak arriskuak ezabatzeko aukera ematen du diseinuzko erabakien bidez eta saihestu ezin direnak murrizteko ere bai. Simulazioen bidez errazagoa da eraikuntza-alternatibak eta haien prebentzio-inplikazioak aztertzea, kontrolen hierarkia aplikatuz eta ereduari lotutako informazioa hurrengo faseetarako utziz.

Obra planifikatzeko eta gauzatzeko etapan, BIM metodologiari esker, lanen bilakaera simula daiteke, denbora aldagaia (BIM 4D) sartuta; era berean, jarduerak batera egiteko aukera azter daiteke eta prozedura seguruak planifikatu. Ereduarekin errazagoa izango da arrisku-baldintzak goiz identifikatzea, prozesu kritikoak aztertzea eta zereginen arteko bateraezintasunak detektatzea.

Eragiketa-, mantentze-, birgaitze- edo eraispen-faseetan, BIM ereduak “biki digital” baten moduan jokatzen du, eta, horrela, lan seguruak planifikatzen, ikuskapenak kudeatzen eta prebentzio-informazioa argi eta bisualki transmititzen laguntzen du.

Azken finean, BIMek simulazioa funtsezko prebentzio-tresna bihurtzen du, arriskuei aurre hartzea eta eraikuntzan segurtasuna eta osasuna benetan hobetzea ahalbidetzen baitu.

Buletinera harpidetu