Ba al zenekien erabili aurretik egiaztatzeak istripu larri bat saihets dezakeela?
Ba al zenekien
Makina bat martxan jarri aurretik, beti zerbait egin behar da: egiaztatu. Giltza bat biratu, botoi bat sakatu eta lanean hasi. Erraza dirudi, baina geldirik dagoen makina baten eta martxan dagoen makina baten artean prebentzio-une bat izan beharko litzateke beti, denak beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.
Makina bat martxan jarri aurretik, beti zerbait egin behar da: egiaztatu. Giltza bat biratu, botoi bat sakatu eta lanean hasi. Erraza dirudi, baina geldirik dagoen makina baten eta martxan dagoen makina baten artean prebentzio-une bat izan beharko litzateke beti, denak beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.
Falta den babes batek, hondatutako kable batek, ihes batek, egoera txarrean dagoen tresna batek, funtzionatzen ez duten segurtasun-gailu batek edo azken erabileran agertu den anomalia batek istripu bat eragin dezake segundo gutxi batzuetan.
Hori dela-eta, aurretik egin beharreko egiaztapenak ez dira formaltasun huts bat edota denbora galtzea. Lanerako ekipoak modu seguruan erabiltzearen parte dira. Ekipo bat martxan jarri edo erabili aurretik, aurreikusitako egiaztapenak egin behar dira. Eta segurtasuna arriskuan jartzen duen narriadura, matxura edo bestelako gorabeheraren bat izanez gero, ekipoak ez dira erabili behar.
Beraz, abian jarri aurretik beti begiratu eta berrikusi egin behar da. Eta zerbait ondo ez dagoela iruditzen bazaigu, ez da lanean hasi behar. Anomalia bat ez da “gero begiratuko dugun zerbait…”. Akats bat detektatuz gero, zerbait egin behar baita.
Babes bat hondatuta badago, kable bat kaltetuta badago edo segurtasun-sistema batek behar bezala funtzionatzen ez badu, prebentzio-erantzuna ez da “arretaz” jarraitzea. Kasu horretan, anomaliaren berri eman behar da; arriskua egonez gero, ekipoa erabiltzea eragotzi behar da; eta konpondu edo zuzendu egin behar da, ezarritako prozeduraren arabera.
Aldez aurretik egindako egiaztapen batek, hain zuzen ere, dena ondo dagoela ziurtzat jotzen dugunean ikusten ez duguna detekta dezake. Makinaren egoera orokorra, babesak, aginte- eta gelditze-elementuak, tresnak eta osagarriak eta ekipo eramangarrietako konexioak, kableak eta entxufeak zehatz-mehatz berrikusiz gero, istripu larri bat gertatzea saihets daiteke.
Hortaz, makina bat erabili aurretik egiaztapen hori egitea bereziki garrantzitsua da lehendabiziko aldiz martxan jarri aurretik edo denbora luzez geldi egon ondoren. Ondorioz, eslogan hau oso gogoan izan: Makina bat erabili aurretik, gelditu, begiratu eta egiaztatu.