Lo egitea, norberaren burua babesteko beste neurri bat

Bizitza seguruak
Lo egitea, norberaren burua babesteko beste neurri bat

Ez badugu lotarako denbora errespetatzen, osasunerako ondorioez gain, lanpostuan gaitasuna galtzea eragiten du.

Denok jakinaren gainean egoteak ez du esan nahi behin eta berriro errepikatu behar denik: gizakiak batezbesteko zortzi orduz egin behar du lo egunero. Tamalez, askok arau hau ahazten dute eta lotarako eta atsedenerako orduak sakrifikatzen dituzte etxeko, familiako, laneko zereginetarako, baita aisialdirako ere. Gorputza gauero berrabiarazi behar dela eta buruak (nahiz eta batzuetan neke fisikoa bezain nabaria ez izan) gauean deskonektatu behar duela egun berriari egoera egokian aurre egin ahal izateko, ahazten dute.

Hiri kondaira baten arabera, pertsona arrakastatsuenek lau orduz besterik ez dute lo egiten. Hura gezurra izateaz gain, behin eta berriro praktikan jartzea oso arriskutsua izan daiteke. Hura egiten duenetako bat Donald Trump da. Hura esatearekin nahikoa daukagu.

Ez gara esaten ari lo gutxiko pertsonak ez dauenik, esan nahi dugun gauza bakarra zera da: Pertsonen %95-ak zortzi orduz lo egin beharra daukatela. Ez badugu lotarako denbora errespetatzen, osasunerako ondorioez gain, lanpostuan gaitasuna galtzea eragiten du. Lo egiteak memoria nolabait garbitzen du eta lekua uzten du informazio gehiago eskuratzeko. Hura errespetatzen ez badugu, horrenbestez, aurkezten diren kontzeptu berriek kokatzeko lekurik ez izateko aukerak sortzen ari gara. Eta hura gutxi balitz, arreta, mugikortasun bizkortasuna eta ikusmen arintasuna galtzen da. Hori guztiak esan nahi du, gero eta arreta gutxiago izango dugula, erreakzionatzeko gero eta gaitasun gutxiago eta hutsegiterako joera handiagoa. Lan istripu bat pairatzeko errezetarik hoberena.

 

Harvadeko Unibertsitateak 2011n egindako azterlan batek, loezinaren eta lanean izandako istripuen edo akatsen arteko harremanari buruzkoak, gaueko atsedena oso garrantzitsua dela dio. 10.094 langileren lagin bat oinarri hartuta, %20k loezina zuen, 45 eta 64 urteen artean intzidentzia handiagoa izanik. Azterlanak loezina zuten langileen artean gertatutako istripuen tasa lo egiteko arazorik ez zuenen tasa baino hiru bider handiagoa izan zela, ondorioztatu zuen. Horrenbestez, lo egiteko arazoak zituztenengan lanpostuan egindako akatsen intzidentzia bikoitza izan zela atzeman zuen, gauez lo egiteko arazorik ez zuten langileekin konparatuta.

Aditu batzuek diote gauean lo egiteko galtzen dugun ordu eta erdi bakoitzeko, egunean zeharreko gure arreta mailaren %32 galtzen dugula. Hori guztiaz gain, arriskua biderkatzen da euren kotxez lanera joaten diren langileen kopurua kontuan hartzen dugunean. Lurralde nazionalean ematen diren trafiko istripuen %30 a  logalea zuzeneko edo zeharkako arrisku faktorea da.

Izan ere, loa gizakiaren oinarrizko premien artean baldin badago, zerbaitegatik izango da. Morfeo da, zalantzarik gabe, jardunaldi bakoitzari atseden eginda eta ezustekorik gabe aurre egiteko aliaturik hoberena.

 

Buletinera harpidetu