Ba al zenekien arrisku elektrikoaren aurrean babesteko oinetakoak badaudela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien arrisku elektrikoaren aurrean babesteko oinetakoak badaudela?

Oinetakoek, babesteko beste ekipo eta material batzuekin batera, arrisku elektrikoko lanak egin behar dituzten pertsonen segurtasuna bermatzen dute. Langilea babesteko hainbat oinetako mota daude: segurtasun-oinetakoak, babesteko oinetakoak eta laneko oinetakoak. Babesteko oinetakoen barruan, berriz, hiru kategoria daude, haien propietate elektrikoen arabera. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Hemen kontatuko dizugu.

Oinetakoek, babesteko beste ekipo eta material batzuekin batera, arrisku elektrikoko lanak egin behar dituzten pertsonen segurtasuna bermatzen dute. Langilea babesteko hainbat oinetako mota daude: segurtasun-oinetakoak, babesteko oinetakoak eta laneko oinetakoak. Babesteko oinetakoen barruan, berriz, hiru kategoria daude, haien propietate elektrikoen arabera. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Hemen kontatuko dizugu.

Arrisku elektrikoaren aurrean babesteko oinetakoak NBE bat dira, eta langileak arrisku elektrikoaren eraginpean dauden guztietan erabili behar dira, bai arrisku hori talka elektrikoa medio gertatzen denean, tentsioan dauden elementuekin kontaktatzean (zuzeneko kontaktu elektrikoa), bai ustekabean tentsioan jarritako masekin kontaktatzean (zeharkako kontaktu elektrikoa) edo baita neurri tekniko eta/edo antolakuntzakoen bidez ezabatu ezin izan diren deskarga elektrostatikoengatik gertatzean.

Zenbait leku edo prozesutan, karga elektrostatikoak metatzea arriskutsua izan daiteke eta atmosfera leherkorrak lehertzeko edo suteak eragiteko arriskua egon daiteke. Oinetako egokiak erabiltzearekin, ordea, langilea lurrera konektatzen da, eta horrek karga horiek behar bezala disipatzen laguntzen du.

Arrisku elektrikoa duen eta egin behar den lan-mota kontuan hartuta, oinetako bat edo bestea aukeratu beharko da, oinetakoen isolamendu elektrikoaren ezaugarriei erreparatuta:

  • Behe-tentsioko instalazioetako lanetarako, talka elektrikoaren arriskua egonez gero, elektrikoki isolatuko gaituzten oinetakoak hautatu behar dira.

Talka elektrikoaren aurrean babesteaz gain, korronte elektriko baten pasabidetik prebenitzen du, langilearen oinen bidez. Babesteko beste material isolatzaile batzuekin batera erabiltzen da; hala nola, eskularruak, alfonbrak, aulkiak, pertikak, eta abar.

  • Goi-tentsioko instalazioetako lanetarako, talka elektrikoaren arriskua izanez gero (potentzialeko tentsio-lanak), oinetako eroaleak hautatu behar dira.

Potentzialaren araberako metodoaren bidezko tentsio-lan horiek pertsona kualifikatuek egin behar dituzte, eta, kasu jakin honetan, oinetako eroaleak edo oinetako eroaleen estalkiak erabili behar dira (oinetakoak estaltzeko, material eroalez egindako galtzerdi moduko bat). Arropa eroalearekin konbinatuta erabiltzen badira, erabiltzailearen ardura izango da multzo osoaren integritatea eta jantzi bakoitzaren bateragarritasuna egiaztatzea, pieza bakoitzaren erresistentzia elektrikoa antzekoa dela egiaztatzeko.

  • Deskarga elektrostatikoen bidezko arriskuaren kasuan, bi oinetako-mota daude, eta pertsonak elektrostatikoki kargatzea saihesten dute, lurrera konektatuaz; hots, oinetako eroalea eta oinetako antiestatikoa.

Kasu horretan, oinetako eroaleak erabiltzen dira karga elektrostatikoa murriztu behar izateko, ahalik eta lasterren disipatuz, erresistentzia oso txikia du-eta. Ez da erabili behar talka elektrikoaren arriskua erabat ezabatu ez bada.

Eta oinetako antiestatikoak aukeratu behar dira karga elektrostatikoa ahalik eta gehien murriztu behar denean, disipatuz, baina, aldi berean, ekipo edo instalazioekin ustekabeko kontaktu elektrikoen aurrean nolabaiteko babesa lortu nahi denean.  Hala ere, kontuan hartu behar da, oinetako eroaleak baino erresistentzia handiagoa izan arren, ez direla erabat isolatzaileak, eta, beraz, ez dutela talka elektrikoaren aurrean babes egokia eskaintzen.

Buletinera harpidetu