Ba al zenekien arriskuei aurre egiteko aspaldiko giza automatismoak existitzen direla?

Ba al zenekien
Ba al zenekien arriskuei aurre egiteko aspaldiko giza automatismoak existitzen direla?

Egiten ditugun gauzen %95 automatismoak dira, alegia; ikasi ditugun eta berriz prozesatu behar ez ditugun jarduerak eta pentsamenduak.  Horietako batzuk guk geuk ikasitako ohiturak dira, egunero errutina errepikatzearen ondorioz, baina beste batzuk, ordea, jaiotzetik berezkoak ditugun erantzun automatikoak eta instintiboak dira.

Egiten ditugun gauzen %95 automatismoak dira, alegia; ikasi ditugun eta berriz prozesatu behar ez ditugun jarduerak eta pentsamenduak.  Horietako batzuk guk geuk ikasitako ohiturak dira, egunero errutina errepikatzearen ondorioz, baina beste batzuk, ordea, jaiotzetik berezkoak ditugun erantzun automatikoak eta instintiboak dira.

Gure burezurrak aspaldiko informazioa dauka, belaunaldiz belaunaldi geure geneek markatu dituzten jokabide instintiboak, espeziea babesteko helburuarekin. Animalien erreinuan sen hauek ia etengabe adierazten dira. Gizakiengan ere gure bizitzaren zati handia arautzen dute, burezurra modu kontzienteagoan eta arrazionalagoan erabili arren, berehalako arrisku egoeretan senak aginduta jarduten dugu.

Arriskuari aurre egiteko gure gaitasuna gure burezurrek, eboluzioan zehar, garatutako bere baliabide neuronalak  malgutasunez berrerabiltzeko duen gaitasunetik dator. Gertuen ditugun mehatxuen aurrean, gure animalia sena piztu egiten da.  Mehatxua urrun baldin badago, burezurrak arazoak ebazteko atalak erabiltzen ditu, baina gertu baldin badago, erdiko garuneko “biziraupenerako zirkuitu” linbikoak  aktibatzen dira, jatorrizko senak piztu egiten dira eta arrazoinamendua bigarren plano batean gelditzen da.

Sen guztietatik indartsuena biziraupeneko sena da: malguki moduan jauzi egiten du egoera zailenen aurrean eta gure baliabide guztiak aktibatzen ditu, gure bizitza salbatzeko helburuarekin. Burezurrak arrisku seinaleren bat atzematen duenean, norberaren gaitasunetan, trebetasunetan edo entrenamenduan oinarrituta erantzuten du.

Horregatik,  oso garrantzitsua da ohiturak praktikatzea, errutina seguruak ezartzea eta  prebentzio arloko prestakuntza garatzea, benetako arrisku egoren aurrean, gure burezurrak bildutako informazio horri helduko baitio, onik ateratzeko.

Buletinera harpidetu

Web honek cookieak erabiltzen ditu. Hau da, webean sartzen zarenean informazioa pilatzen du, datuak aztertu eta hurrengoetan informazio garrantzitsua erakusteko. Irakurri cookie-politika Cookieak xehetasun gehiagorako edo konfigurazioa aldatzeko.

Cookieak konfiguratu

Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.

FuntzionalaGure webak cookie funtzionalak erabiltzen ditu. Webak funtzionatzeko beharrezkoak dira.

AnalitikoaGure webak cookie analitikoak erabiltzen ditu weba aztertu eta optimizatu ahal izateko, haren erabilgarritasuna errazteko.

Sare sozialakGure webak sare sozialetako cookieak ezartzen ditu hirugarrenen edukiak (YouTube eta FaceBook, kasu) erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

PublizitateaGure webak publizitate-cookieak ezartzen ditu zure intereseko iragarkiak erakusteko. Cookie horiek datu pertsonalen jarraipena egin dezakete.

Beste batzukGure webak beste zerbitzuetako cookieak ezartzen ditu (cookie analitikoez, sare sozialetako cookieez eta publizitate-cookieez gain).