Ba al zenekien batzuek larrialdietarako motxila prest dutela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien batzuek larrialdietarako motxila prest dutela?

Larrialdietarako motxila prest izatearen arrazoiak askotarikoak izan daitezke: urakanak, lurrikarak, tsunamiak, etab. bezalako fenomeno naturalak eman daitezkeen leku batean bizitzea; zuhurra izatea  suteak, uholdeak, eztandak eragindako larrialdiko ebakuazioak egon daitezkeela pentsatzea; paranoikoa izatea eta estralurtarren, zonbien inbasio bat, edo holokausto nuklearra egon daitekeela pentsatzea. Edozein izanda ere, batzuek hori kontuan hartzen dute eta dagoeneko motxila erabiltzeko prest daukate, aipatutako egoeretako bat ematen baldin bada.

Larrialdietarako motxila prest izatearen arrazoiak askotarikoak izan daitezke: urakanak, lurrikarak, tsunamiak, etab. bezalako fenomeno naturalak eman daitezkeen leku batean bizitzea; zuhurra izatea  suteak, uholdeak, eztandak eragindako larrialdiko ebakuazioak egon daitezkeela pentsatzea; paranoikoa izatea eta estralurtarren, zonbien inbasio bat, edo holokausto nuklearra egon daitekeela pentsatzea. Edozein izanda ere, batzuek hori kontuan hartzen dute eta dagoeneko motxila erabiltzeko prest daukate, aipatutako egoeretako bat ematen baldin bada. Eta zenbait kasutan prest edukitzeak bizitza salbatzea ekar dezake.

Horren barruan bizirik irauteko eta bizpahiru egunez oinarrizko premiak estalita edukitzeko beharrezko elementuak daude. Oso astuna ez izateko eta eramateko erraz izateko beharrezko gauzak ditu soilik.

Denok arriskuari aurrez begiak ezarri, kalte handiak ez daitezen etorri esaera zaharrari men egiten diogunez eta prebenitzea oso garrantzitsua dela pentsatzen dugunez, adieraziko dugu zehatz-mehatz motxila horretan zein elementu sartu behar diren, zurea prestatu behar baldin baduzu.

Motxilan nahita nahiez sartu beharrekoak:

  • Lehen sorospeneko botikina: alkoholarekin ura oxigenatua, gasak, termometroa, tiritak, esparatrapua, bendak, kotoia, guraizeak, pintzak, eskularruak, tornikete gomak, analgesikoak, kotoia, antiseptikoak, hantura aurkakoak…
  • Janari ez galkorra. Kontserbak, berehalako zopak, esne-hautsa, txokolate barrak eta zerealak, galletak…
  • Ur botilak. Gutxienez litro eta erdiko botila pare bat
  • Ura garbitzeko pastillak
  • Linterna pilekin
  • Irratia pilekin
  • Metxeroa
  • Txilibitua
  • Erabilera anitzeko labana latak irekitzekoarekin
  • Gel desinfektatzailea edo xaboia
  • Higiene produktuak: komuneko papera, konpresak, pardelak, zapi hezeak.
  • Aldatzeko eta berotzeko arropa.
  • Euritarako bat
  • Manta arina edo lo egiteko zakua
  • Plastikoak edo lonak, lurrerako eta sabairako.
  • Dokumentuen kopia
  • Dirua
  • Telefono mugikorra

Komenigarria da ere:

  • Ontzi ariaren bat: lapikotxo bat, katilu bat…
  • Ordezkorako pilak
  • Erabilera anitzeko zinta
  • Soka
  • Lanerako eskularruak
  • Nezeserra: zapi txiki bat, hortzetako eskuila, pasta, orrazia.
  • Jostotzara txikia: hariekin, orratzekin, botoiren bat eta kateorratzak
  • Kandelak eta pospoloak
  • Plastikozko poltsak
  • Libreta, arkatzak, boligrafoa

Prestatu ondoren, eskuragarri duzun leku batean gorde behar duzu, azkar hartu, eta guztion eskura egon ahal izateko. Egokiena etxeko sarreratik gertu da.

Buletinera harpidetu