Ba al zenekien Enpresa Osasungarrien Espainiako Sare bat existitzen dela?
Ba al zenekien
Lan-ingurunean pertsonen ongizatea lortzeak ez du esan nahi bakarrik istripuak edo gaixotasun profesionalak saihestu behar direnik, baizik eta erakundeko kideak direnen osasuna eta ongizate fisikoa, mentala eta soziala modu aktiboan sustatzea ere lortu behar da. Testuinguru horretan, Enpresa Osasungarrien Espainiako Sarea (REES) sortu da; hots, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak (INSST) bultzaturiko ekimena, osasunean eta ongizate integralean oinarritutako enpresa-kultura sustatzeko helburuarekin.

INSSTk enpresek langileen osasuna eta ongizatea hobetzeko arloan egiten duten lana aitortzeaz gain, osasunaren kultura eta enpresa-esperientzien trukea sustatu nahi du, eta, era horretan, 2013an, Enpresa Osasungarriak proiektua abian jarri zen, Laneko Osasuna Sustatzeko Europako Sareak (ENWHP) egindako lanean inspiratuta.
Enpresa Osasungarrien Espainiako Sarea laneko arriskuen prebentzio-arloan legea betetzetik haratago joateko konpromisoa beren borondatez hartzen duten erakundeek osatzen dute. Enpresa horiek ikuspegi integrala hartzen dute, eta osasuna balio estrategiko gisa ulertzen dute, eta ez bakarrik araua betetzeko betebehar gisa. Modu horretan, lan-ingurunean, bizi-ohitura osasungarriak, laneko giro ona, kontziliazioa nahiz langileen garapen profesionala eta pertsonala bultzatzen ahalegintzen dira.
Sare hori osatzen duten erakundeek jardunbide egokiak partekatzeaz gain, elkarri laguntzen diote, eta etengabeko hobekuntzara bideratutako baterako jardueretan parte hartzen dute. Gainera, jorratzen dituzten ekimenengatik nabarmentzen diren enpresek Laneko Osasuna Sustatzeko Jardunbide Egokien Aitorpena jaso dezakete; hau da, INSSTk ematen duen bereizgarria, sare horren kide moduan.
Hauek dira enpresa osasungarriek sustatzen dituzten ohiko ekintzetako batzuk:
- Lan-ingurunean jarduera fisikoko programak.
- Elikadura orekatuko edo osasun kardiobaskularreko kanpainak.
- Ongizate emozionala eta estresaren prebentzioa sustatzea.
- Tabakismoa, alkoholismoa edo bestelako mendekotasunak prebenitzea.
- Kontziliatzeko eta laneko giroa hobetzeko ekintzak.
Enpresa Osasungarrien Espainiako Sarea beste urrats bat da prebentzio-kultura gizatiarrago, egungoago eta iraunkorrago bat lortzeko bidean, eta hor pertsonen osasuna enpresa-estrategiaren erdigunean aurkitzen da. Beti etengabeko hobekuntzaren bila!