Ba al zenekien erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreen sailkapen bat existitzen dela?

Ba al zenekien
Ba al zenekien erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreen sailkapen bat existitzen dela?

Erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreak konexio-elementu metalikoak dira, eta irekitzeko eta ixteko mekanismo automatikoa edo hari-mekanismoa izaten dute. Zer-nolako funtzioa dute? Sarbide-sistema osatzen duten ekipoak eta osagaiak sokekin konektatzea. Konektoreak bost motatan sailkatzen dira. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Hemen esango dizugu.

Erorketen aurka norbera babesteko sistemetan erabiltzen diren konektoreak konexio-elementu metalikoak dira, eta irekitzeko eta ixteko mekanismo automatikoa edo hari-mekanismoa izaten dute. Zer-nolako funtzioa dute? Sarbide-sistema osatzen duten ekipoak eta osagaiak sokekin konektatzea. Konektoreak bost motatan sailkatzen dira. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Hemen esango dizugu.

Konektoreak oso garrantzitsuak direnez, NBEtzat ere hartzen dira. Aurrean aipatu moduan, konektoreak harizkoak izan daitezke, iraupen luzeko konexioetarako erabiltzeko, edo itxiera automatikoa izan dezakete. Itxiera automatikoa gai da bere kabuz konektore itxiaren posiziora itzultzeko, erabiltzaileak edozein irekiera-posiziotik askatzen duenean. Aldiz, harizko itxierak erabiltzaileak eskuz egitea eskatzen du, azkoina konektore itxiko posiziora eramateko.

Itxiera-mota ez da nahastu behar itxieraren blokeo-motarekin. Itxiera automatikoko konektoreek itxiera blokeatzeko mekanismo bat dute, eta automatikoki egin daiteke edo erabiltzaileak eskuz. Kasu horretan, konexio seguru bat egiteko, ezinbestekoa da konektorea itxi ondoren blokeatzea.

Itxiera automatikoko konektoreak irekitzeko, erabiltzaileak bi ekintza desberdin egin behar ditu eskuz nahita, gutxienez.

Konektoreak modu seguruan erabiltzeko, lau alderdi egiaztatu behar ditugu:

  • Segurtasun-itxituraren egoera egokia dela uneoro egiaztatzea.
  • Atal mugikorrak behar bezala dabiltzala egiaztatzea (katua, itxiera)
  • Luzetarako ardatzeko kargei dagokienez, behar bezala kokatuta daudela uneoro egiaztatzea.
  • Konektoreak erabiliko diren ekipamendu edo osagaiekiko duen bateragarritasuna

UNE-EN 362 arauaren arabera, konektoreak honela sailkatzen dira:

  • Oinarrizkoa (B motakoa): itxiera automatikokoa. Ohikoenak dira. Hainbat formakoak izan daitezke, eta emango zaion erabileraren arabera aukeratuko dira. Adibidez: obalatua/simetrikoa (kargaren orekarako egokia), D formakoa (esfortzuak ondo banatzen ditu eta errotazio-mugimenduak mugatzen ditu), asimetrikoa (heldulekua eta irekidura hobetzen ditu), etab.
  • Amaierakoa (T motakoa): itxiera automatikokoa, karga aurrez zehaztutako norabide batean egiteko moduan diseinatua. Hainbat osagairen amaiera gisa erabiltzen dira.
  • Harizkoa (Q motakoa): harizko itxierakoa; behin hariztatuta, kargaren zati bati eusten dio. Konexio iraunkorretan edo iraupen luzekoetan erabili behar dira soilik. “Mailoi” bezala ezagutzen dira.
  • Ainguraketakoa (A motakoa): itxiera automatikokoa eta zuzenean ainguraketa-mota espezifiko bati lotzeko diseinatua (adibidez, begidun torlojuak, habea).
  • Erabilera anitzekoa (M motakoa): harizkoa edo oinarrizkoa, ardatz handi edo txikiaren gainean karga daitekeena. Ardatz txikiaren erresistentzia gutxienez 15kN-koa da; oinarrizkoarena, berriz, soilik 7 kN-ra iristen da.

Kasu guztietan, itxita eta blokeatuta egonda, ardatz nagusian gutxienez eskatzen den erresistentzia 20 kN-koa da, harizkoarentzat izan ezik, 25 kN-koa baita kasu horretan. Salbuespenak salbuespen, konektore bat ardatz nagusiaren arabera erabiltzeko diseinatuta dago; hau da, kargari ardatz nagusiaren luzetarako noranzkoan eusteko, katua itxita eta blokeatuta izanik.

Buletinera harpidetu